Ekainaren 23an (osteguna), Zubieta Lantzen Elkarteak antolatuta, San Juan bezpera ospatuko da Zubietan. Egitarau berezia antolatu dute arratsaldetik iluntzera bitartean:
Jarraitu “Ekainaren 23an San Juan bezpera ospatuko da Zubietan” irakurtzenBuruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua sortu dute ‘Buruntzaldea Euskaraz’ webgunearen baitan

Buruntzaldeko udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) euskarazko kultur eskaintza oparoa bateratu eta herritarren eskura jartzeko premia ikusirik, kultur agenda bateratua sortu dute Buruntzaldea Euskaraz webgunearen baitan. Buruntzaldeko Euskara Sailek sustatutako buruntzaldea.eus atariak hamar urtetik gora dauzka, eta eduki ugarirekin hornitu dute: euskalduntzea, eremu sozioekonomikorako baliabideak, familia transmisioa, denbora-pasak…. Beharrak zein diren ikusirik, orain beste bultzada bat eman diote.
Jarraitu “Buruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua sortu dute ‘Buruntzaldea Euskaraz’ webgunearen baitan” irakurtzenUdarregi Ikastolako DBH4ko ikasleak Gipuzkoako Elikagai Bankurako janari bilketa egiten ari dira

Udarregi Ikastolako DBH4ko ikasleak etikako proiektuan boluntariotza lantzen dabiltza. Amaierako proiektu modura, Gipuzkoako Elikagai Bankuari laguntza ematen ari dira, aste honetan zehazki janari bilketa bat egiten ari dira. Ekainaren 6tik 10era ikastolak dituen bi eraikinen sarreran kutxa batzuk utzi dituzte mota ezberdinetako jakiak biltzeko, beraz ostiral hau da azken eguna.
Jarraitu “Udarregi Ikastolako DBH4ko ikasleak Gipuzkoako Elikagai Bankurako janari bilketa egiten ari dira” irakurtzenEuskal Herriko Pentsiodunen Bizikleta Martxa ekainaren 13an iritsiko da Usurbilera
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriari bira emango dion bizikleta martxa antolatu du, pentsio duinen aldeko kontzientzia pizteko eta ilusioa zabaltzeko, giro herrikoian, alaitasunez, tentsiorik gabe eta sumindurarik gabe. Ekainaren 13an hasi eta 25ean bukatuko den bizikleta martxa Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Baionatik igaroko da. Hamahiru etapatan 700dik gora kilometro egingo dituzte. Aldarrikapen zehatzak ere badituzte: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, zerbitzu publikoak eta zaintza lana partekatzea, hain zuzen ere.
Jarraitu “Euskal Herriko Pentsiodunen Bizikleta Martxa ekainaren 13an iritsiko da Usurbilera” irakurtzenAEK-k 2022-2023 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea ireki du
AEK euskaltegia hasi da ikasturte berria prestatzen eta aurtengo helburu nagusia jende gehiagorengana izango da. Euskaltegietan aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko dute. Horrekin batera, Foruko barnetegia urte osoan irekiko dute. 2022-2023 ikasturtean euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi dutenentzako dagoeneko eskaintza kaleratu da. Iazko prezioa mantentzeaz gain, ekainaren 30a aurretik izen-ematea egiten duten ikasle guztiek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa eta lehentasuna izango dute.
Jarraitu “AEK-k 2022-2023 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea ireki du” irakurtzenEkainaren 22an “Sexu aniztasuna herrietan: eta Usurbilen zer?” hitzaldi-tailerra eskainiko da Potxoenean
Hiruki Larroxa kolektiboak antolatuta, ekainaren 22an (asteazkena) “Sexu aniztasuna herrietan: eta Usurbilen zer?” hitzaldi-tailerra eskainiko da Potxoenean, 17:30ean. Ekainaren 28a LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna da eta testuinguruan horretan egingo da bi orduko saioa udalaren eskariz. Tailerraren helburua, gogoeta egin eta ideiak edo estrategiak konpartitzea izango da, Usurbilgo herria LGTB+ pertsonentzat herri bizigarriagoa eta berdinzaleagoa izan dadin.
Jarraitu “Ekainaren 22an “Sexu aniztasuna herrietan: eta Usurbilen zer?” hitzaldi-tailerra eskainiko da Potxoenean” irakurtzen
You must be logged in to post a comment.