Usurbilgo jatorri aniztasunaren Mundualdia jaia azaroren 5ean ospatuko da

Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Mundualdia jaia (jatorri aniztasunaren jaia), azaroren 5ean (larunbata) ospatuko da. Usurbilgo Udalak jakinarazi du hitzordu hori Aniztasun Kontseilua publikoki aurkezteko baliatuko dutela. Aniztasun Kontseilua herriko zenbait norbanakok eta eragilek osatuko dute, udalaren eta parte hartzearekin lagunduta, eta euren jardunaren berri Mundualdiaren bidez emango dute. Udalaren esanetan, jatorri aniztasunaren jaiaz haragokoa da Aniztasun Kontseiluaren ardura; Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu eta elkarbizitza bultzatzeko ekintzak egingo dituzte.

Jarraitu “Usurbilgo jatorri aniztasunaren Mundualdia jaia azaroren 5ean ospatuko da” irakurtzen

Irubiden fusilatze-leku eta hilobi komun izan zen lekuan, oroigarria jarri eta lore eskaintza egin dute

Argazkiak eta bideoak: noaua.eus

Igandean, Usurbilen memoria-guneak berreskuratzeko egitasmoaren baitan, Usurbil 1936 Oroimen Historikoaren elkarteak antolatuta, Irubide inguruan (Fagor-Luzuriaga enpresa eta Iberdrolaren zentralaren zelaigunean) ekitaldi berezia egin zen. Tropa faxistak Usurbilen sartu zireneko 86. urteurrena betetzen zen egunean, fusilatze-leku eta hilobi komun izan zen lekuan, oroigarria jarri eta lore eskaintza egin zuten bertara gerturatu ziren herritarrek. 1936ko gerran hainbat herritar fusilatu eta lurperatu zituzten bertan, besteak beste, Jose Heredero usurbildarra eta Juan Antonio Irulegi andoaindarra.

Jarraitu “Irubiden fusilatze-leku eta hilobi komun izan zen lekuan, oroigarria jarri eta lore eskaintza egin dute” irakurtzen

Orioko emakume arraunlariek igandean irabazitako Kontxako bandera Usurbilgo Kale Nagusitik pasa zen

Pasa den igandean Donostiako Kontxako Estropaden bigarren jardunaldia ospatu zen. Emakumezkoen txapelketan Orioko taldeak eraman zuen bandera eta gizonezkoetan Urdaibaik. Iazko etenaren ondotik, berriro ere Kontxako Bandera berri bat Orioko emakumeentzat, eta Ligarekin batera, denboraldia biribildu dute.

Jarraitu “Orioko emakume arraunlariek igandean irabazitako Kontxako bandera Usurbilgo Kale Nagusitik pasa zen” irakurtzen

Usurbilgo Kulturguneak gaur ekingo dio ikasturte berriari

Gaur, irailak 14, Usurbilgo Kulturguneak ikasturte berriari hasiera emango dio. Bilera Potxoenean egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Antolatzaileen esanetan, bileraren helburu nagusia, ikasturte berrirako helburuak finkatzea izango da. Herriko kulturzale, sortzaile, antolatzaile zein komunikatzaile guztiak gonbidatu dira bilerara: “Denon artean elkar lagunduz gehiago lortu ahal izango dugu”.

Jarraitu “Usurbilgo Kulturguneak gaur ekingo dio ikasturte berriari” irakurtzen

Aginagako San Praixku jaiak irailaren 30etik urriaren 8ra ospatuko dira

Irailaren 30etik urriaren 8ra bitartean Aginagako San Praixku jaiak ospatuko dira. Dagoeneko Aginagako Jai Batzordeak egitaraua finkatu du. Jai batzordeak, Sanpraixkuak jai herrikoi, parekide eta parte hartzaileen aldekoak izango direla jakinarazi du.

Jarraitu “Aginagako San Praixku jaiak irailaren 30etik urriaren 8ra ospatuko dira” irakurtzen