Martxoaren 29, 30 eta 31n Zumarte Musika Eskola pareko espaloia eta errepidea berregokitzeko, Kale Nagusiko zati bat trafikoari moztuta egongo da

Martxoaren 29, 30 eta 31n oinezkoei lehentasuna emateko helburuarekin, Usurbilgo Udalak Zumarte Musika Eskola pareko espaloia eta errepidea berregokituko ditu. Ondorioz, egun horietan, Kale Nagusiko puntu horretan egingo diren lanek trafikoan eta autobus garraioan eragina izango dute, Kale Nagusiko zati bat trafikoari moztuta egongo da.
Jarraitu “Martxoaren 29, 30 eta 31n Zumarte Musika Eskola pareko espaloia eta errepidea berregokitzeko, Kale Nagusiko zati bat trafikoari moztuta egongo da” irakurtzen

Usurbilgo Sarek antolatuta, martxoaren 26an euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Martxoaren 26an (ostirala), Usurbilgo Sarek antolatuta, euskal presoen eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan arratsaldeko 20:00etan. Ekimen honetan parte hartu asmo dutenei, maskarak erabili eta segurtasun tartea errespetatzea eskatzen diete deitzaileek. Jarraitu “Usurbilgo Sarek antolatuta, martxoaren 26an euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan” irakurtzen

Asteburu honetan ordu aldaketa: igande goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango dira

Asteburu honetan, ordu aldaketa dator. Igande goizaldeko (martxoak 28) ordubietan ordulariak aurreratu behar dira eta hirurak izango dira. Ordubete gutxiago edukiko dugu lo egiteko. Ordu aldaketarekin, argitasun tartea handitzen joango da egunez egun eta gauak laburtzen joango dira. Jarraitu “Asteburu honetan ordu aldaketa: igande goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango dira” irakurtzen

Zubieta Lantzen plataformak antolatuta, martxoaren 24an erraustegiaren kutsadura kontrolari buruzko hitzaldia Kaxkapen

Zubieta Lantzen plataformak antolatuta, martxoaren 24an (asteazkena) erraustegiaren kutsadura kontrolari buruzko hitzaldia egingo da Kaxkapeko lokalean, 18:30ean. Erraustegiaren kutsadura kontrol independentea zertan den, eta ikerketak utzitako emaitzak plazaratuko dituzte zubietarren aurrean: “Zertan da erraustegiaren kutsadura kontrol independientea? Orain arte, zein emaitza utzi du ikerketak?”. Antolatzaileek Covid19ari aurre egiteko hartutako neurri guztiak beteko dituztela adierazi dute. Jarraitu “Zubieta Lantzen plataformak antolatuta, martxoaren 24an erraustegiaren kutsadura kontrolari buruzko hitzaldia Kaxkapen” irakurtzen

Martxoaren 27an Mundualdia 2021: “Migrazioari maskarak erauzten” ikus-entzunezkoa Sutegin eta aitortza ekitaldia frontoian

Martxoaren 27an (larunbata) Mundualdia 2021 egitasmoa ospatuko da. Egun horretan aurkeztuko dute, lehenengo aldiz, Migrazioari maskarak erauzten ikus-entzunezkoa Sutegin, eta, horren ostean, aitortza ekitaldia egingo dute, frontoian. 19:00etan. Usurbilgo Udalak 2020ko udazkenean Aztiker Ikerguneak udalaren eskariz abiatutako jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen ikerketaren emaitzak etxez etxe banatu ditu, ondorio nagusiak modu laburtuan azaltzen dituen gida baten bidez, euskaraz eta gaztelaniaz. Gida honetan zehazten da, hemendik aurrera, ikerketak agerian jarritakoak bideratzeko ahalegina egingo duela Usurbilgo udalak, eta, horretarako, herritarrak bidelagun izatea espero da. Jarraitu “Martxoaren 27an Mundualdia 2021: “Migrazioari maskarak erauzten” ikus-entzunezkoa Sutegin eta aitortza ekitaldia frontoian” irakurtzen

Martxoaren 25ean Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak “Zaldibar. Zona cero” liburua aurkeztuko du Sutegin

Usurbilgo Anerreka elkarteak antolatuta, martxoaren 25ean (osteguna) “Zaldibar. Zona cero” liburuaren aurkezpena egingo da. Liburuaren egilea, Ahoztar Zelaieta, bertan egongo da. Zaldibarko zabortegian 2019ko otsailren 6an gertatutako hondamendia eta haren ondoren abiatutako ikerketetan azaleratutako ustezko irregulartasunak jaso ditu liburuan Zelaietak. Aurkezpena Sutegiko auditoriumean egingo da, 18:30ean. Sutegiko edukiera mukatu denez (78 pertsona) aldez aurretik izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean (izena emateko azken eguna martxoak 25). Jarraitu “Martxoaren 25ean Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak “Zaldibar. Zona cero” liburua aurkeztuko du Sutegin” irakurtzen