Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak antolatuta, uztailaren 8an udako txertaketari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa Potxoenean

a

2022ko Sagarrondotik sagardora egitasmoaren baitan, Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak antolatuta, uztailaren 8an (ostirala) udako txertaketari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa egingo da. Zortzi txerto mota baino gehiago egiten erakutsiko da. Josu Osa adituak emango ditu azalpenak eta kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Jarraitu “Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak antolatuta, uztailaren 8an udako txertaketari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa Potxoenean” irakurtzen

2022ko Santixabel jaiak badatoz!

2022ko Santixabel jaiak badatoz! Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 3an amaituko dira. Dagoeneko Usurbilgo Jai Batzordeak prestatutako egitaraua etxeetan banatu da eta beraz, ekainaren 29tik aurrrera lepoan koadrodun zapia jantzi eta herriko jaietan murgilduko gara.

Jarraitu “2022ko Santixabel jaiak badatoz!” irakurtzen

Ekainaren 24ean Usurbilgo Sarek euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Mikel Laboa plazan

Ekainaren 24ean (ostirala), Usurbilgo Sarek antolatuta, euskal presoen eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan, arratsaldeko 20:00etan.

Jarraitu “Ekainaren 24ean Usurbilgo Sarek euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Mikel Laboa plazan” irakurtzen

Santixabeletan sexu erasoen aurkako guneak jarriko dira

Usurbilgo txozna gunean lanean arituko diren gazteekin eta jai-batzordeekin egindako saioa

Usurbilgo Udala Santixabel eta gainerako herriko jaiei begira, sexu erasoen kontrako hainbat ekimen gauzatzen ari da asteo honetan. Batetik, sexu erasoen aurkako lan saioak antolatu ditu herriko hainbat kolektiborentzat, Sortzen elkarteak dinamizatuta. Bestetik, sexu erasoen aurkako gida bat banatu dute etxez etxe, eta, horrez gain, Sagardo Egunean egin bezala, Santixabeletan ere sexu erasoen aurkako guneak jarriko dituzte, zehazki, uztailaren 1ean eta 2an.

Jarraitu “Santixabeletan sexu erasoen aurkako guneak jarriko dira” irakurtzen

Gaur Joseba Tapia musikariak ‘Adarra Saria’ jasoko du

Gaur, ekainak 21,  Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964) musikariak, Donostia Kulturak urtero musikaren alorrean banatzen duen Adarra Saria jasoko du. Ibilbide musikala duen herritarra dugu Joseba, eta ezaguna ere gure herrian, makina pieza jo ditu bere trikitiarekin herriko kaleetan zehar eta maiz ikusten dugu herrian umorea galdu gabe.

Jarraitu “Gaur Joseba Tapia musikariak ‘Adarra Saria’ jasoko du” irakurtzen