
Usurbilgo Udalak Covid19-aren ondorioz hil diren edo sufritu duten herritarrak oroitzeko gune bat eskainiko die herritarrei. Gune hori Bizkarreko parkean egongo da eta bertan eskultura bat jarri da guztiei omentzeko. Azken hilabeteetan eskultura eraikitzen aritu dira, eta dagoeneko amaitu dute. Ekainaren 4an (larunbata) inaugurazio ekitaldia egingo da, Bizkarreko parkean 12:30ean. Udalak herritarrak gonbidatzen ditu bertara gerturatzeko.
Jarraitu “Ekainaren 4an Covid19-aren ondorioz hil diren edo sufritu duten herritarrak oroitzeko ‘Lurra eman’ eskulturaren inaugurazioa egingo da Bizkarreko parkean” irakurtzen
You must be logged in to post a comment.