Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak ekainaren 14rako Ucin lantegiak Usurbilgo Udalari aurkezturiko errekurtsoari lotutako informazio bilera deitu du

Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak ekainaren 14rako (astelehena) Ucin lantegiak Usurbilgo Udalari aurkezturiko errekurtsoari lotutako informazio bilera deitu du. Bilera arratsaldeko 19:00etan egingo da Sutegiko erakustaretoan. Antolatzaileek herritarrei dei berezi egin diete : “Gaia oso garrantzitsua denez, bereziki etortzea eskatzen dizuegu”.

Jarraitu “Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak ekainaren 14rako Ucin lantegiak Usurbilgo Udalari aurkezturiko errekurtsoari lotutako informazio bilera deitu du” irakurtzen

Igandean euskal presoen etxeratzearen alde egingo den Usurbilgo Herri Kros irekian parte hartzeko deia

Sare mugimenduaren “Ibilian-Ibilian etxerako bidean” udako kanpaina Usurbilera iritsi da. Ekimen honen baitan, euskal presoen etxeratzearen aldeko Herri Krosa antolatu du Usurbilgo Sarek ekainaren 13rako (igandea). Antolatzaileen esanetan lasterketa hau aldarrikatzailea izango da eta ez lehiakorra. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da frontoi atzetik, Mikel Laboa plazatik eta Kaxkoari itzulia emango zaio. Herri osoari zabaldua eta egokitua egongo den martxa izango da: adin eta egoera fisiko guztientzat, korri, oinez, saltoka, bizikletaz patinez edota patinetez egin izan ahalko da, giro on eta alaiean euskal presoak etxera ekartzeko aldarrikapena zabalduz.

Jarraitu “Igandean euskal presoen etxeratzearen alde egingo den Usurbilgo Herri Kros irekian parte hartzeko deia” irakurtzen

Martxan da 2021eko Kultur Bira!

2021eko Kultur Bira martxan da. Pandemiaren eraginez, aurten ere ezingo dira herriko eta auzoetako jaiak bere osotasunean ospatu eta beraz, Usurbilgo Udalak eta herriko hainbat jai-batzorde eta taldeek elkarlanean egitarau oparoa osatu dute. Dagoeneko ekainaren 11tik uztailaren 17ra antolatu diren ekintzen inguruko liburuxka banatu da etxe guztietara, baita webgunea osatu ere. Kalezarko Kultur Bira ere prestatzen dihardute eta datozen egunetan horren berri emango dutela adierazi dute antolatzaileek. Dudarik gabe eskaintza zabala aurtengoa.

Jarraitu “Martxan da 2021eko Kultur Bira!” irakurtzen

Ekainaren 15etik 18ra Zumarte Musika Eskolaren ikasturte amaierako kontzertu astea ospatuko da

Zumarte Musika Eskolak ekainaren 15etik 18ra ikasturte amaierako kontzertu astea antolatu du, ikasleen ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dira hain zuzen ere. Bertara joateko aurrez gonbidapenak eskuratu beharko dira.

Jarraitu “Ekainaren 15etik 18ra Zumarte Musika Eskolaren ikasturte amaierako kontzertu astea ospatuko da” irakurtzen

Uztailaren 9tik 11ra egingo diren eskualde mailako udaleku feministen ekimenaren berri emateko, ekainaren 14an aurkezpen saioa Usurbilen

Buruntzaldeko Neska* Gazteek antolatuta, uztailaren 9tik 11ra, eskualde mailako udaleku feministak egingo dira “Ereindakoak borrokan batu! Buruntzaldea astinduz, badator neska* gazteon lurrikara” lemapean. Aurretik, ekimena nondik norakoa izango den azaltzeko, aurkezpen saioak egingo dira herriz herri. Usurbilgo Kafe Tertuliak ekimenarekin bat egin du eta Usurbilen ekainaren 14an (astelehena) egingo da aurkezpen saioa, arratsaldeko 18:00etan Mikel Laboa plazan.

Jarraitu “Uztailaren 9tik 11ra egingo diren eskualde mailako udaleku feministen ekimenaren berri emateko, ekainaren 14an aurkezpen saioa Usurbilen” irakurtzen

Usurbilgo Sarek antolatuta, gaur arratsaldean “Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentala eskainiko da Sutegin

Usurbilgo Sarek antolatuta, gaur, ekainak 7, “Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentala eskainiko da Sutegin, arratsaldeko 19:00etan. Proiekzioaren ostean, solasaldia izango da. Dokumental honetan Izadi haurrak eta, Maria Lizarragak eta Iñigo Gutierrez euskal presoek bizitzen ari diren errealitatea kontatzen da. Izadik hiru urte betetakoan preso dituen gurasoengandik bereizi dezakete. Gogoratu egoera berean izan zirela Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga preso herritarrak.

Jarraitu “Usurbilgo Sarek antolatuta, gaur arratsaldean “Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa” dokumentala eskainiko da Sutegin” irakurtzen