Irailaren 21etik abenduaren 22ra arte Troia eta Txikierdi arteko lanen eraginez N634 errepidean errei bat itxita egogo da

Irailaren 21etik abenduaren 22ra arte (hiru hilabete), Gipuzkoako Foru Aldundiak N634 errepidea eta EuskoTren sareko trenbidearen artean dagoen horma indartzeko lanak egingo ditu, Troia eta Txikierdi artean. Tarte horretan, datozen hiru hilabeteotan Usurbil inguruko udalerriekin lotzen duen errepideko errei bat itxita egongo da Troia eta Txikierdi artean, Usurbil aldera etortzeko baliatu daitekeena. Semaforo bidez erregulatuko dute trafikoa. Trafiko handiko tarteetan langileak jarriko dituzte zeregin horretan, beharrezkoa balitz.

Ez da lehen aldia N634 errepidearen zati hau isten dutela. 2020ko abendutik hona, hirutan eten dute errepideko errail bat. Foru Aldundiarena da eskumena eta hiru kasuetan epe luzeko lanak izan dira. Esan beharrA dago, guztietan, berandu eta gaizki jakinarazi dituztela obrak.

2020ko abenduak 1: Mendi magala egonkortzeko lanak

Txikierdi eta Troia lotzen dituen eremuan, mendi magala egonkortzeko lanak hasi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Erreietako bat (Usurbil aldera etortzekoa) itxita egon zen hiru hilabetez. Semaforo bidez kudeatu zuten ibilgailuen joan etorria.

2022ko otsailaren 18: Errepidea hobetzeko lanak

Troia eta Txikierdi arteko errepide zatia hobetzeko lanak hasi zituzten ezer jakinarazi gabe, trafikoan ilara luzeak eraginez. Martxoaren 4an amaitzea zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspena baina data berria finkatu zuen gero; martxoaren 18a. Beste astebetez luzatuko zutela iragarri zuten gutxira, martxoaren 25era arte. N634 errepide ertzeko babes-horma berritu zuten lehenbizi, euste elementuak egoera arriskutsuan zeudelako. Lan hau amaitu eta jarraian Troiako sarrera-irteera inguruko zatia berritu zuten.

2022ko irailak 21: errepidea eta trenbidearen arteko horma sendotzeko lanak

N634 errepidea eta EuskoTren sareko trenbidearen artean dagoen horma sendotzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak: 77 metroko luzera eta 4 metroko altuera duen horma sendotuko dute, hormigoizko zapata bat erabiliz, eta 25 zm-ko lodieran proiektatutako hormigoizko geruza bikoitz bat jarriko da, 2,50 metroko diametroko 25 mm-ko hiru buloi-ilararekin ainguratuta.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.