Usurbilgo jatorri aniztasunaren Mundualdia jaia azaroren 5ean ospatuko da

Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Mundualdia jaia (jatorri aniztasunaren jaia), azaroren 5ean (larunbata) ospatuko da. Usurbilgo Udalak jakinarazi du hitzordu hori Aniztasun Kontseilua publikoki aurkezteko baliatuko dutela. Aniztasun Kontseilua herriko zenbait norbanakok eta eragilek osatuko dute, udalaren eta parte hartzearekin lagunduta, eta euren jardunaren berri Mundualdiaren bidez emango dute. Udalaren esanetan, jatorri aniztasunaren jaiaz haragokoa da Aniztasun Kontseiluaren ardura; Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu eta elkarbizitza bultzatzeko ekintzak egingo dituzte.

Oraingoz Mundualdiko egitaraua finkatua ez dagoen arren, ohiko ekitaldiren bat izango dela adierazi dute, eta berritasunak ere izango direla tartean. Bestalde, Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu nahi dituzte: harrera protokolo bat osatuko dute Eusko Jaurlaritzaren Biltzen zerbitzuaren laguntzarekin.

Kontseilua osatzeko lehenengo urratsak urte hasieran egin zituzten eta irailaren 15en egin zen bilera taldearen jarduna egonkortzeko saioa izan zen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.