Irubiden fusilatze-leku eta hilobi komun izan zen lekuan, oroigarria jarri eta lore eskaintza egin dute

Argazkiak eta bideoak: noaua.eus

Igandean, Usurbilen memoria-guneak berreskuratzeko egitasmoaren baitan, Usurbil 1936 Oroimen Historikoaren elkarteak antolatuta, Irubide inguruan (Fagor-Luzuriaga enpresa eta Iberdrolaren zentralaren zelaigunean) ekitaldi berezia egin zen. Tropa faxistak Usurbilen sartu zireneko 86. urteurrena betetzen zen egunean, fusilatze-leku eta hilobi komun izan zen lekuan, oroigarria jarri eta lore eskaintza egin zuten bertara gerturatu ziren herritarrek. 1936ko gerran hainbat herritar fusilatu eta lurperatu zituzten bertan, besteak beste, Jose Heredero usurbildarra eta Juan Antonio Irulegi andoaindarra.

Ekitaldi honetan fusilatuen senide eta Usurbil, Andoian, Lasarte-Oria eta Donostiako hainbat herritarrez gain, Usurbilgo EH Bildu, EAJ eta PSE-EE udal ordezkariak ere bertan izan ziren. Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Mertxe Aizpurua, EH Bilduko Madrilen ordezkaria den diputatua ere bertan izan ziren.

Ekitaldia musika, dantza, errezitaldiak eta trikiti doinuek girotu zuten. Usurbildar ugarik parte hartu zuten: Bittor Iribar, Jon Aizpurua eta Iñaki Errekondok hasiera eman zioten adar soinuekin; Eli Eizagirrek eta Alazne Begiristainek txalaparta saioa eskaini zuten; Alazne Arrutik errezitaldi berezia eskaini zuen Alazne Begiristainek saxofoia jotzen zuen bitartean; Joseba Tapiak Salbatore Mitxelenak 1938an idatzitako “gorputz dago gudaria” izeneko bertsoak musikatu eta abestu zituen, herriko dantzari eta txistularien saioa eta amaieran, Jon Aizpuruak idatzitako bertsoak abestu zituzten Irubidera joandakoek.

Fusilatuen senideak

Faxistek duela 86 urte Irubiden erahil zuten Jose Heredero usurbildarraren senideek ere hitza hartu zuten ekitaldian.

Udal adierazpena

Usurbilgo Udaleko udalbatza osatzen duten hiru talde politikoen (EH Bildu, EAJ, PSE) adierazpen bateratua irakurri zen.

Lore eskaintza

Fusilatuen oroimenez, oroigarri bat bistaratu zen eta beraz, oroimen gunean bilakatu da aipatu eremua: “Tokiaren ezaugarri industriala islatu ez ezik, nolabait hemen hil zituztenek jaso zuten bala eta metraila ere sinbolizatzen duelako. Burdinezko blokea fusilatzen zituzten eremura zuzendua dago”.

Bertaratu zirenek lore-eskaintza hunkigarrian partehartu zuten. Tartean, zantzu guztien arabera, bertan fusilatu eta ekitaldi honetan oroitu zituzten Jose Heredero Pinela usurbildarraren eta Juan Antonio Irulegi andoaindarraren senideek.

Usurbil 1936 elkartearen eskertza

Oroimen ekitaldian partehartu zuten guztiei eskerrak eman dizkie Usurbil 1936 elkarteak: “Testigantzak jaso eta jasotzen segitzen dutenei, 1936 eta ondorengo garaitako memoria berreskuratzen laguntzen gaituzten herritar eta erakundeei, bereziki udalari. Gaurko ekitaldia prestatzen lagundu diguten udal langile eta herritarrei eta nola ez, bertan partehartu duzuen guztioi; txistulari, dantzari, adarjole, txalapartari, musikari, poeta, abeslari, bertsolari eta kazetari. Esker bereziak oroigarri hau eraikitzen aritu diren lagunei bere lan bikainagatik eta Fagor Ederlan enpresari, burdinezko blokea emateagatik. Bertaratu zareten guztioi era kolektiboan memoria gune hau finkatzeagatik, mila esker”.

Informaio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.