Orioko emakume arraunlariek igandean irabazitako Kontxako bandera Usurbilgo Kale Nagusitik pasa zen

Pasa den igandean Donostiako Kontxako Estropaden bigarren jardunaldia ospatu zen. Emakumezkoen txapelketan Orioko taldeak eraman zuen bandera eta gizonezkoetan Urdaibaik. Iazko etenaren ondotik, berriro ere Kontxako Bandera berri bat Orioko emakumeentzat, eta Ligarekin batera, denboraldia biribildu dute.

Emakumeen sailkapen nagusia

Arg.: Andoni Canellada (FOKU)
  1. Orio 21:14.32
  2. 2 Arraun Lagunak 21:16.62
  3. Donostiarra 21:37.80
  4. Tolosaldea 21:37.83
  5. Hondarribia 21:48.95
  6. Hibaika 21:56.41
  7. Cabo 22:02.59
  8. Chapela 22:21.74

Gizonen sailkapen nagusia

Arg.: Andoni Canellada (FOKU)
  1. Urdaibai 38:57.58
  2. Donostiarra 39:13.83
  3. Hondarribia 39:27.77
  4. Orio 39:55.06
  5. Getaria 39:56.03
  6. Zierbena 40:01.96
  7. Kaiku 40:23.08
  8. Ondarroa 40:37.90

Kontxako bandera Usurbilen

Arratsaldeko 14:430ak aldera, Orioko arraunlari neskak eramaten zituen autobusa bozina jotzen sartu zen Ostapeko sarretik. Autobusa Kale Nagusian geratu zen eta barrutik Nadeth Agirre patroia eta taldeko entrenatzaileetako bat kalera atera eta bandera astindu zuten ibilbide guztian zehar. Une horretan bizitakoa Xingola Usurbilek grabatu zuen jarraian ikusgai duzuen bideoan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.