Aginagako San Praixku jaiak irailaren 30etik urriaren 8ra ospatuko dira

Irailaren 30etik urriaren 8ra bitartean Aginagako San Praixku jaiak ospatuko dira. Dagoeneko Aginagako Jai Batzordeak egitaraua finkatu du. Jai batzordeak, Sanpraixkuak jai herrikoi, parekide eta parte hartzaileen aldekoak izango direla jakinarazi du.

Irailak 30, ostirala

  • 18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin: “Txanpaina gure kontu!”.
  • 19:00 Txosna irekiera.
  • 19:00 San Praixkuetako argazki erakusketa.
  • 20:00 Txema Pikabearen liburu aurkezpena Eliza Zaharrean.
  • 21:00 Albertoren bakarrizketa Eliza Zaharrean.

Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

  • 05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
  • 11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
  • 17:30 Karaokea Eliza Zaharrean.
  • 18:30 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saioa Eskola Txikiaren aurrean.
  • Ondoren, herri poteoa.
  • 21:00 Herri afaria. Sarrerak Arraten: 30€ helduak eta 12€ haurrak (irailaren 22ra arte).
  • 23:00 Txosna irekiera.
  • 23:30 Erromeria frontoian: Laiotz taldea.
  • 02:30 Euskal Rumba Eliza Zaharrean: Kilimak eta DJ Jotatxo.

Urriak 2, igandea

  • 16:00 XXXIX. Mus txapelketa. Eliza Zaharrean izango da (izen ematea 15:30-16:00).
  • 17:30 Haurrentzako tailerra: Zizka Mizka.
  • 19:00 Haragi egosi, txorizo banaketa eta sagardo dastaketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian, bertsolariek alaituta.
  • 18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka.
  • 19:30 Sardina eta sagardo banaketa trikitilariez alaitua.
  • Bitartean, XXXVIII. Toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.

Urriak 7, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna

  • 10:00 Umeen jolasen hasiera.
  • 13:00 Umeen bazkaria frontoi txikian.
  • 16:00 Puzgarriak.
  • 17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak.
  • 19:00 Tortila patata txapelketa.
  • 21:00 Gazte afaria Aginaga sagardotegian. Sarrerak Arraten izango dira eskuragarri eta sare sozialen bidez eskakatutakok gordeko dira. Urriak 1era arte izango da izena emateko aukera.
  • 23:00 Txosna irekiera.
  • 23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Ameba eta Rodeo.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna

  • 17:00 Txan magoa.
  • 18:00 Txosna irekiera.
  • 18:00 Andoni Ollokiegi.
  • Ondoren, poteo girotua.
  • 00:00 Kontzertuak frontoian: Gozategi eta Fan&Go.
  • 03:30 Eliza Zaharrean goizaldera arte DJ Bull.
  • 08:00 Errefus bilketa.

Oharra

  • Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
  • Usurbilgo Udalak babestutako festak direnez, errespontsabilitate zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.