Santuenea eta Txokoalde arteko bidea erabat itxita egongo da abuztuaren 12ra arte

Uztailaren 26tik Santuenea eta Txokoalde arteko bidea erabat itxita dago Ura Agentzia eta Añarbe Mankomunitatea egiten ari diren Aginagako saneamenduko obrak direla eta. Bidea abuztuaren 12ra arte egongo da itxita. Bertako bizilagunek eta baratza dutenek soilik dute pasatzeko aukera. Abuztuaren 12tik aurerra ordea, partzialki egongo da itxita, astelehenetik ostiralera.

Bigarren fasea

Ura eta Añarbe ekainean hasi ziren eremu horretan lanean, Txokoaldetik hasita. Lanak bi fasetan egitekoak ziren eta udalaren esanetan, uste baino erritmo handiagoan ari dira. Hori dela eta, uztailaren 26an bigarren faseari ekin zioten, bi zatietan aldi berean lan eginez. Hau da, Txokoaldeko lanekin jarraituko dute eta, gainera, Santueneko zatian hasiko dira lanean (100 metroko hodi bat sartu behar dute).

Kamioiak Txokoaldetik sartuko dira

Kamioiak Txokoaldetik sartzen jarraituko dute bertara. Joan-etorri etengabean arituko direnez, erabat itxi da bidea, oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Ixteko eskaera epe luzeagokoa zen jatorrian, baina udala ahalik eta motzena izan dadin ahaleginduko da, jende asko ibiltzen baita bertatik paseoan edo kirola egiten.

Abuztuaren 12tik aurrera partzialki itxita

Abuztuaren 12tik irailaren hasierara bitartean, lanean jarraituko dute, baina, kasu horretan, partzialki egongo da itxita, hau da, lanegunetan 08:00etatik 18:30era itxiko da; ordutegi horretatik kanpo eta asteburu eta jaiegunetan libre egongo da bidea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.