
Zubietako jaien ondoren Urdaiagako San Esteban jaiak abuztuaren 3, 5 eta 6an ospatuko dira. Dagoeneko egitaraua finkatu dute San Esteban Jai Batzordeko lagunek. Jai giroa ez da faltako eta herritar guztiak bertara joateko gonbidapena luzatu dute.
Abuztuak 3, azteazkena: San Esteban Eguna
- 10:00 Txupinazoa.
- 11:00 Meza. Jarraian, herriko dantzariak eta paxientxi eta ardo goxo banaketa.
Abuztuak 5, ostirala
- 21:00 Musikarien afaria.
- 23:00 Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Iker Zubeldia bertsolariak. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
- 00:30 Joxpa erromeria.
Abuztuak 6, larunbata
- 11:30 Umeentzako jolasak.
- 15:30-16:00 Mus txapelketarako izen-ematea.
- 16:00 Mus txapelketa.
- 18:30 Buruhandiak.
- 21:00 Musikarien afaria.
- Jarraian: Odolaren Mintzoa eta Rukula.