“Olano jauna: zer gertatzen ari da erraustegian?”

Pasa den larunbatean, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Arkaitzerrekako kutsadura salatzeko urgentziazko elkarretaratzea antolatu zuen Zubietako plazan. Zubietako erraustegi azpitik igarotzen den Arkaitzerreka kutsatua jarraitu zuen laugarren egunez, eta larunbatera arte ere ez zen argibiderik ezta eskuhartzerik izan erreka honetan. Gogoan izan Arkaitzerreka gainean dagoen gauza bakarra Gipuzkoako erraustegia dela, eta erantzukizun bila aritzean, begirada guztiak, ezinbestez, erraustegian tinkatzen direla, Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak isurketa egin izana ukatu duen arren. Izan ere, ez da Erraustegitik Arkaitzerreka kutsatzen duen aurreneko aldia, ezta ukatzen duena ere. Beroari aurre eginez, herritar ugari gerturatu ziren Zubietako plazara. Bertan Errausketaren Aurkako Mugimenduak adierazpen bat irakurri eta bertaratu zirenekin argazkia atera zuten.

Mobilizazioan zehar irakurri zuten adierazpenarekin bat egiten zuen esekitako pankartak “Olano jauna: zer gertatzen ari da erraustegian?” zioen. Galderak momentuz ez du erantzunik, Arkaitzerreka kutsatu eta lau egunetara.

Elkarretaratzean plazaratu duten adierazpena

ERRAUSTEGIAREN AURKAKO MUGIMENDUAREN ADIERAZPENA

Hemen bildu gara Zubietako eta inguruko herrietako herritarrak, gure eta ondorengoen osasunaz eta etorkizunaz kezkatuta gauden pertsonak… Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari dei egiteko: MARKEL OLANO, GIPUZKOAKO AHALDUN NAGUSIA: ZER ARI DA GERTATZEN ZUBIETAKO ERRAUSTEGIAN?

Asteazkenetik dator zikindu eta kutsatuta Arkaitzerreka, Zubietako Erraustegiaren azpitik pasarazten dutena…eta asteazkenetik gaude herritarrok erantzun garbien zain. Aste honetako gertakizun hau ez da Erraustegiak egin duen lehenbiziko kaltea… eta beldur gara ez dela izango azkena. Irregulartasunak, lege-hausteak, istripuak eta kutsaketak behin eta berriro ari dira gertatzen. Arkaitzerreka ere ez da lehen aldia kutsatzen dutena. Eta beti herritarrak izan dira gertakizunen albistea eman dutenak, beti.

Gipuzkoa gainezka dago Erraustegia kontrolatu dezaketen eta kontrolatzeko obligazioa duten funtzionario, agintari eta profesionalez. Baditugu kolore guztietako poliziak, Ingurumena zaintzeko agentzia publikoak, ahoa “gobernantzaz” eta “gardentasunez” betetzen duten enpresa publiko eta pribatuak, herritarrei egia kontatzen omen diotela harro esaten duten agintari eta politikoak… Baina arriskuz betetako Erraustegi bat kontrolatzeko orduan, inor ez dago: inor ez dago begira, inor ez zerbait gertatutakoan alerta jotzeko, inor ez susmagarriak kontrolatzen…

Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia: non zaude? Zeri begira bizi zara?

Markel Olano jauna… ez duzue deskantsurik izan Zubietako Erraustegi Munstroa martxan jarri arte. Herritarrok behin eta berriro ezetz esan arren; udal askok demostratu arren hondakinak kudeatzeko modu merkeago, osasuntsuago eta efikazagoak badaudela; herri mugimenduak mobilizatu arren… lortu duzue nahi zenutena: herritarrak zorpean sartu, multinazionalak eta bertako enpresa lotsagabe batzuk aberastu, herritarrak publizitate kanpainaz engainatu… eta hondakinak alferrik galdu eta erretzen dituen munstro garestia martxan jarri. 

Baina orain… Markel Olano Jauna… Gipuzkoan agintzen duzuen PNVko eta PSEko buruzagi profesionalak… orain non zaudete Zubietako Erraustegia nola ari den egunero kontrolatzeko? Ez al diguzue informazio argi eta garbia zor Gipuzkoa osoko herritarroi eta batik bat Erraustegiaren arriskuak etxe ondoan dauzkaten hemengo herritarrei?

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.