Zubietako Herri Jaiak uztailaren 23tik 31ra ospatuko dira

Zubietako Herri Jaiak uztailaren 23an hasi eta uztailaren 31n amaituko dira.  Egitarau zabala antolatu dute Zubietako Jai Batzordeko lagunek: txupinazoa, sardin jatea, kontzertuak, buruhandiak, herri afaria, bertsolariak, pelota jaialdia, marrazketa saioa, txokolatada, zikiroa, soka-dantza, herri kirolak, sagardo dastaketa eta pintxoak, mus txapelketa, Joko Garbi erakustaldia, errebote partida … Jai hauek Zubietak duen herri izaera eta herritarren arteko harremanak sendotzeko tresna bilakatu asmo dute jai batzordeko lagunek.

Zubietako Jai Batzordea

Zubietako Jai Batzordeak antolakuntzan ibili diren guztiei eskerrak emateko, oharra zabaldu du jaien egitarauan: “Zubietako Jai Batzordearen partez eskerrik asko ondorengo zerrendako partaideei jaien antolakuntzan laguntzeagatik: Zubietako Pilota Elkartea, Yoko Garbi Elkartea, Zortzitan Bertso Eskola, Umeen Eguna antolatu dute gurasoak, sardin jatearen arduradunak, Alamandegi jatetxea, Etxezarreta harategia, Bugati erretegia, Aratz erretegia eta herritar guztioi jaietan parte hartzeagatik!

Egitaraua

UZTAILAK 23, LARUNBATA

  • 18:00 Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak.
  • Jarraian, txosnen irekiera Elenek eta Uxuek girotuta.
  • 19:00 Sardin jatea.
  • 23:00 Kontzertuak: Skakeo, Perlata eta Fan&Go.Ondoren, Gurdiertz Rock II.

UZTAILAK 24, IGANDEA: Jubilatuen eguna

  • 14:00 Jubilatuen bazkaria, Yoko Garbi elkartean. Izen-ematea: 639 273 580 (Miriam), uztailaren 21era arte.
  • 17:30 Ttipika taldearekin dantzaldia.
  • Segidan, buruhandiak.
  • 19:30 Bingoa txosnan.
  • Ondoren, Txalagore taldearen emanaldia.
  • 21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik. Txartelen salmenta: uztailaren 21era arte Alamandegin.
  • Ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia.

UZTAILAK 25, ASTELEHENA: Santio Eguna

  • 09:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
  • 10:00 Meza Nagusia.
  • Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
  • 17:30 Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak.
  • 19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Miren Artetxe eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi”. Gai-jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola.

UZTAILAK 26, ASTEARTEA: Oilasko biltzaileen Eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariekin alaituta.
  • 14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

UZTAILAK 27, ASTEAZKENA

  • 18:00 Pelota jaialdia Zubietako frontoian.

UZTAILAK 29, OSTIRALA: Umeen Eguna

  • 10:00 Jolasen hasiera.
  • 12:30 Marrazketa saioa.
  • 14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea eraman behar du, eta antolatzaileen esku postrea eta sorpresa.
  • 16:00 Jolasen jarraipena.
  • Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
  • Amaitzeko, Diskofesta.

UZTAILAK 30, LARUNBATA: Gaupasa Eguna

  • 12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak errebote plazan.
  • Jarraian, IV. Puntu txapelketa.
  • 16:30 Mus txapelketa (16:00tan izen-ematea).
  • 18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia errebote plazan.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 00:00 Kontzertuak: Skasti, Gozategi eta DJ Nemux.

UZTAILAK 31, IGANDEA: San Inazio Eguna

  • 09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
  • 10:00 Meza.
  • 11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
  • 14:00 Zikiro jatea.
  • 18:30 Herri kirolak, pentatloia: Aratz Mugertza eta Xabier Zaldua.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.

OHARRA

  • Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzunkizunik.
  • Musika egunero egongo da txosnetan, gau eta egun.
  • Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Egiraua PDF-an:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.