Uztaileko ohiko udalbatzarra uztailaren 21ean egingo da

Uztaileko ohiko udalbatzarra astebete aurreratu du Udalak eta beraz, ostegun honetan egingo da, uztailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan. Hainbat gai aztertu eta bozkatuko dira: zenbait dekreturen berri ematea, Melillako sarraskiaren inguruzko adierazpena, Errefuxiatuen Egunaren inguruko mozioa, Osakidetzako murrizketen inguruko mozioa, EH Bilduko zinegotzi baten liberazioa, zigor espediente bat eta 2021eko Kontu Orokorraren edota kreditu aldaketa baten onarpenak. Aginagako Elutx eremuari eragiten dion hirigintza hitzarmena behin betiko onartu edo ez ere erabakiko dute osoko bilkuran.

Gai zerrenda

  1. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2122ko ekainaren 21etik uztailaren 15era (2022/1673- 2022/791).
  2. 2022/785 dekretuaren berri ematea: alkatearen oporraldia.
  3. 2022/776 dekretuaren berri ematea: Tokiko Gobernu Batzarraren osaketa.
  4. 2022/767 dekretuaren berri ematea: alkateordeak.
  5. 2022/772 dekretuaren berri ematea: zinegotzi delegatua.
  6. Hainbat batzorde informatzaileren osaketaren berri ematea.
  7. Udalaz gaindiko hainbat erakundetan udal ordezkaritza berria.
  8. Ainhoa Arrozpide Landa zinegotzi liberatuaren dedikazioa eta ordainsariak onartzea.
  9. 2021eko Kontu Orokorra onartzea.
  10. 2022-006 kreditu aldaketa onartzea.
  11. Zigor espedientea, Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzaren xedapenen urraketagatik (HZ.08/2022-0041).
  12. HAASetako A-90 (Elutx) eremuko HEU 90.5 exekuzio unitatearen garapena bideratzeko Orbegozo Salsamendi anai-arreben eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Hirigintza Hitzarmena behin betiko izaeraz onartzea.
  13. Melillako sarraskiaren inguruko adierazpena.
  14. Erretuxiatuen egunaren inguruko mozioa.
  15. Osakidetzako murrizketak salatzeko mozioa.
  16. Galdera eta eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.