Maria Jesus Etxeberria usurbildarraren argazki erakusketa Artzabal jatetxean irailaren 1era arte

Iraialaren 1era arte, Maria Jesus Etxeberria usurbildarraren argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da Artzabal jatetxean. Erakusketa honetan Usurbilgo leku esanguratsuak eta inguruko herritakoak ere ikusteko aukera dago.

Maria Jesus Etxeberria

Txikitan lehen urratsak eman arren, duela hamarkada inguru hasi zen gustuko duen argazkilaritza zaletasuna lantzen. Bere kasa, zozketa batean egokitutako argazki kamera bat hartu eta gustuko dituen txokoak erretratzeari ekin zion: “10 urte inguru nituela, kamera bat tokatu zitzaigun. Familian argazkiak ateratzen ibiltzen ginen jolas moduan. Gerora, duela urte batzuk, kamera bat zegoen etxean eta harekin argazkiak ateratzen hasi nintzen. Eguraldia24 telebista katean argazkiak bidaltzeko deialdia egin zuten, eta bidaltzen zutenen artean, sarien zozketan parte hartu zezaketen. Argazki piloa bidali nuen. Kamera hobea behar nuen. Erosi ordez, ia zozketan tokatzen zitzaidan itxarotea erabaki nuen. Eta azkenean tokatu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.