Epaileak atzera bota ditu Usurbilgo Udalak Ucini ezarritako ingurumen baldintzak

Usurbilgo Udalak jakinarazi du epaileak atzera bota dituela udalak Ucini ezarritako ingurumen baldintzak, udala bere eskumenetatik harago joan dela argudiatuta. Usurbilgo Udalak 2021eko otsailean eguneratu zion jarduera lizentzia Ucin lantegiari: lizentzia berriarekin, emisio-partikulak etengabe neurtzeko eskatu zion (+), Eusko Jaurlaritzak hilabete batzuk lehenago emandako Ingurumen Baimen Bateratuan ezarritakoak baino neurri zorrotzagoak ezarriz.

Ucinek epaitegietara eraman zuen udala, udalak bere eskumenak gainditu zituela esanez. Orain, epaileak, arrazoia eman dio Ucin lantegiari, partzialki bada ere: batetik, udalak ezin ditu Jaurlaritzak ezarritakoak baino neurri zorrotzagoak jarri, baina, bestetik, inspekzio gaitasuna aitortu dio udalari.

Ucinek beste helegine bat jarri du

Epaiaren zati baten erabakiarekin ez da ados agertu Ucin lantegia, eta beraz, helegitea jarri dio bigarren zati horri.

Ingurumen Baimen Bateratua

2020ko uztailean eta azaroan eguneratu zion Eusko Jaurlaritzak Ucini Ingurumen Baimen Bateratua, eta horren ondotik eguneratu zuen udalak lantegiaren jarduera lizentzia. Eusko Jaurlaritzak partikula jakin baten etengabeko neurketa exijitu zion, eta udalak, Jaurlaritzakoak eskatutakoaz gain, beste lauren etengabeko neurketak gehitu zituen bere lizentzian. Ordura arte, Ucinek neurketa puntualak egiteko derrigortasuna baino ez zuen.

Udalak hartutako bide hori ezohikoa da tokiko administrazioan, baina hala egitea erabaki zuen lantegiaren isurketek eragindako kezkak tarteko. Horrek bultzatuta jo zuen Ucinek epaitegietara.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.