Bigarren egunez Airkaitzerreka kutsatuta agertu da

Atzo (uztailak 13) Zubietako erraustegi ondoko Arkaitzerreka berriro kutsatuta agertu zela ohartarazi zuen Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Tamalez, gaur (uztailak 14) ere egoerak bere horretan jarraitzen du, Zubietako erraustegitik Arkaitzerrekara datorren hodiak ura oxido koloreko botatzen du, atzo bezala. Errekak ur garbia darama menditik behera erraustegira iristen denean eta honen azpitik zikina irteten da. Bideoan ikusten dituzuen irudiak gaur goizean Zubietako bizilagun batek grabatu ditu. Berak aipatzen duen moduan ura zikina ateratzen da hodi horretatik eta atzo bezala, gaur ere lagin bat hartu du.

Kontutan hartuta azken egunetan ez duela euririk egin, harridura da nagusi bertako bizilagunen artean. URA agentzia, eta Donostiako eta Usurbilgo Udaltzaingoak eta eta GHKko ordezkariak bertan izan ziren atzo, zer gertatu den aztertzeko.

LEHEN ADIERAZPENAK 2022-07-13

Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea

“Oso kezkatuta, beste behin, Zubietako errauste-planta inguruko erreketan ikusten ari garenarekin. Usurbilgo udaltzainak han izan dira, goiz eta arrtsaldez, eta ur-laginak hartu ditugu, laborategian aztertzeko. Emaitzen zain gaude”.

Errausketaren Aurkako Mugimendua

  1. Zubietar batek hots egin behar izan die arduradunei. 
  2. URA agentziako teknikariak etorri dira, oso jarrera pasotarekin. Erraustegia baino goragotik ote datorren kutsadura susmoak besterik gabe botaz. Ez zuten mostrarik hartzeko inongo asmorik. Mugimenduko kide batek esan dien arte guk lagina hartu eta ikertuko genuela zer zen eta nondik zetorren. Orduan esan dute: “Zuek ikertuko baduzue, guk ere bai”. Eta horregatik hartu du bestela ez zuen lagina hartuko. URA, berez, EAEko errekak zaintzeaz arduratzen da. 
  3. Arkaitzerrekan berriro ere agertu diren isurien aztarnak, 2009an Zabalgarbik izan zuen lisibiatuen isurketekin antzekotasun handia du. Orduan, Bilbo handira ur edangarria eramaten duen Ordunte kanaleraino iritsi ziren lisibiatuen kutsaduraren eraginak.

Nahikoa da. Errausketarik ez, ez Zubietan, ez Añorgan, ez Bergaran, ez Bilbon ez inon!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.