Uztailaren 1ean Soraluzeko Gabolats kalean dagoen Oreka Art galerian, Usoa Zumeta artista usurbildarraren erakusketa zabaldu zen. Bertan, azken urteetan egindako euskal artista ezagunen serigrafiak ikusi daitezke. Erakusketa uztailaren 29ra arte bisitatu daiteke, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Usoa Zumeta (Usurbil, 1969) Arte Ederretan lizentziaduna da, eta bi hamarkadako esperientzia du estanpazio eta edizio lanetan. Horrek artista garrantzitsuenetako batzuekin lan egiteko aukera eman dio. Usoak artista ezberdinen jatorrizko lanak sortzen ditu serigrafia teknika gisa erabiliz.
Erakusketa honetan aurkezpenik behar ez duten artisten lanak ikusteko aukera dago. Horietako bat Usoaren aitarena, Jose Luis Zumeta margolariarena. Dora Salazar, Koldobika Jauregi, Ainize Txopitea, Nestor Basterretxea, Elena Asins eta beste hainbat euskal artista ezagunen obra serigrafiatuak ere ikusi ahal izango dira.