Gaur goizean Zubietako Arkaitzerreka kutsatuta agertu da

Zubietako erraustegi ondoko Arkaitzerreka erreka berriro kutsatu dela ohartarazi dute. Gaur goizean Zubietako herritar bat Arkaitzerreka kutsatuta zetorrela kontura da, urak oxido kolorea dauka. Berehala abisua eman dute. Errekak ur garbia darama menditik datorrenean, erraustegira iristen da eta dirudienez, honen azpitik zikina irteten da. Kontutan hartuta azken egunetan ez duela euririk egin, harridura da nagusi bertako bizilagunen artean. URA agentzia, eta Donostiako eta Usurbilgo Udaltzaingoak eta eta GHKko ordezkariak bertan izan dira laginak hartzen, zer geratatu den oraingoan aztertzeko. Oraindik ez du inork adierazpen ofizialik egin.

Gaur goizean hartutako lagina.

Ez da lehen aldia

Zubietako Arkaitz errekan (Donostiako erraustegiaren azpiko errekan) aingira eta arrain ugari hilda agertu ziren 2020ko maiatzaren 9an. Inguru horretan bat egiten dute Arkaitz eta Lizardi errekek eta bien urak Oria ibaira doaz gero. Zubietako Artzabaleta inguruko bizilagun batek topatu zituen: “Erraustegitik ehunka metro gutxira, lehen bistadizoan, 15 metrotan, 20 arrain hilda ikusi ditugu, baita 30 zentimetroko aingira bat ere. Gehiago dira ordea, hildako arrain eta aingirak. Larrialdi zerbitzuetara, 112 telefono zenbakira deitu dugu. Usurbilgo udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira. Gertatutakoa iruditan jaso dute”.  Basozaina ere bertaratu zen. Eguerdian URA Uraren Euskal Agentzia bertan izan zen laginak hartzen. Errauste plantan ere izan ziren uraren agentziakoak, eta han ere laginak hartu zituzten. Beste egunetan baina apar gehiago agertu zen errekan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kide batek hildako arrain batzuk eta uraren laginak hartu zituen, analitika egitea baztertu gabe: “Apar pixka bat izaten da erreketan, batzuetan naturala izaten da. Baina gaur besteetan baino apar gehiago zegoen”.

Suteak eta istripuak

GuraSOSek hainbatetan salatu du azken urteetan hainbat sute eta istripu larri geratuta durela erraustegian. Horien artean, bereziki azpimarratuzen du, 2020ko maiatzean erraustegiko eremutik Arkaitzerrekara isuritako amoniakoa, ehunka arrain eta aingira hil zituena edota transformagailuan izandako leherketa eta matxurak.

2020ko maiatzak 9

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.