Uztaileko azkean astean Zubietako Herri jaiak ospatuko dira eta dagoeneko Jai Batzordea buru belarri ari da azken lanetan. Jaiak uztailaren 23an hasi eta abuztuaren 31n amaituko dira. Ekintza ugari antolatu dituzte eta dagoeneko horietako baten berri eman dute. Uztailaren 27an (asteazkena) pilota jaialdia ospatuko da, arratsaldeko 18:00etan. Binaka jokatuko diren bi pilota partida saioaz gozatzeko aukera egongo da.
Bi pilota partida
- Iker Aburuza eta Oier Aramburu, Andoni Olasagasti eta Aimar Iraolarekin lehiatuko dira.
- Bengoetxea eta Ortiz de Urbina, Urmeneta-Odriozolarekin lehiatuko dira.
Sarrerak aurrez
Pilota jaialdirako sarrerak aurrez eskuratzeko aukera zango da. Zubietako Jai Batzordeak txartelen salmentarako egun hauek finkatu ditu:
- Uztailak 14, osteguna: 17:00-20:00, frontoi ondoko egoitzan, Kaxkapen.
- Uztailak 18, astelehena: 17:00-20:00, frontoi ondoko egoitzan, Kaxkapen.
- Uztailak 27, asteazkena: jaialdi egunean bertan ere txartel batzuk eskuragarri egongo dira: “Sarrera gutxi batzuk egunean bertan erosi ahal izango dira”.