Uztailaren 14an Santixabeletako balorazio bilera

Uztailaren 14an (osteguna) Santixabeletako Jai Batzordea bilduko da jaien balorazioa egiteko, 18:00etan, Potxoenean: “Aproposa ikusi dugu jaien balorazioa egiteko bilera bat egitea: zer atera den ondo, zer hobetu daitekeen… guztion artean ikusteko”.

Galdetegia

Bilera egin aurretik, Jai Batzordeko kideek, galdetegi bat bete beharko dute uztailaren 12rako, zer atera den ondo eta zer hobetu daitekeen jakiteko. Hiru atal nagusi ditu galdetegiak:

  1. Hainbat gai 1etik 10era baloratzeko: herritarren parte-hartzea jaietan, festa giroa, belaunaldi desberdinen arteko nahasketa, bilerak, Jai Batzordearen lana, udalaren lana eta diru-baliabideak.
  2. Antolaketa: ardurak egoki banatu diren, erabakiak nola hartuak izan diren,…
  3. Zenbait zehar lerroren tratamendua; euskarari, ingurumenari eta gizon eta emakumeen parte-hartzeari buruzkoak.

Aparteko ekarpenak egiteko aukera ere eman dute galdetegiaren bidez.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.