Gaur eskualdeko baserritarrek Oiartzungo udal-biltegian artilea uzteko aukera izango dute

Gipuzkoako baserritarrei zuzenduta, Abelur, Lurgintza eta Landaola elkarteek elkarlanean, artile bilketa zerbitzua antolatu dute. Landaolaren parte den Behemendi elkarteak gutuna helarazi die eskualdeko baserritarrei, gertukoen izango duten bilketaren berri emateko: usurbildarrek, gaur (uztailak 11) , Oiartzungo udal-biltegian artilea uzteko aukera izango dute, 08:00etatik 17:00etara bitartean.

Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du eta bestea artzainek.
Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da, erantsitako koadroaren arabera. Tarifa hauek dirulaguntza
aplikatuta daukate.

Hitzordua eskatu behar da

Zerbitzua erabili ahal izateko, artzainek, aurrez, hitzordua hartu beharko dute, telefonoz deituta: 627 452 397.

Eman beharreko informazioa

  • Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Faktura hau, garrantzi handiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean (ikuskapenetan) artilearekin zer egin den adierazteko garaian.
  • Artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko du.

Entregako antolaketa

  • Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
  • Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.
  • Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari. Horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu beharko duela. Egiaztagiri hori ezean ez da artilerik jasoko. Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da: Kutxabank ES98 2095 5029 1110 6295 0166 eta jarri beharreko kontzeptua: izen abizenak + baserria.
  • Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.

Entregarako guneak eta egunak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.