Lur Errekondo usurbildarra Emakumezkoen Lau Arroa Harrijasotze Txapelketako finalean nagusitu da

Argakiak: Ibon Errazu

Lur Errekondo asteburu honetan Aiako San Pedro auzoan jokatu den Emakumezkoen Lau Arroa Harrijasotze Txapelketako finalean nagusitu da. Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez oriotarrek hartu zuten parte Lur Errekondo usurbildarra eta Lierni Osa zarauztarrarekin batera.

Lau harri jasotzaileak harri zilindroarekin, bolarekin eta kubikoarekin lehian aritu ziren, eta garaipena Lur Errekondok eskuratu zuen, denera 86 altxaldi osatuta. Kubikoarekin eta bolarekin nagusi izan zen. Zilindroan, berriz, Lierni Osak hartu zion aurre. Errekondoren atzetik sailkatu zen Osa 79 altxaldirekin, Ostolazak 70 altxaldi osatu zituen guztira, eta altxaldi bat gutxiagorekin, laugarren izan zen Sanchez.

Zilindroa

  • Ostolazak 30 altxaldi
  • Sanchezek 31 altxaldi.
  • Errekondok 32 altxaldi.
  • Osak 33 altxaldi.

Kubikoa

  • Ostolazak 17 altxaldi.
  • Sanchezek 17altxaldi
  • Errekondok 19 altxaldi.
  • Osak 19 altxaldi.

Bola

  • Ostolazak 23 altxaldi.
  • Sanchezek 21 altxaldi.
  • Errekondok 35 altxaldi.
  • Osak 30 altxaldi.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.