Usurbilgo Udalak eta Kafe Tertuliak eraso matxistarik gabeko festen alde, eta elkarrekin egindako lanketaren berri eman dute

a

Aste honetan, Santixabel jaien bezperan, Usurbilgo Udalak eta Kafe Tertuliak agerraldi publikoa egin dute Mikel Laboa plazan. Bertan, eraso matxistarik gabeko festen alde, eta elkarrekin egindako lanketaren berri eman dute.

  1. Sexu erasoen aurkako lan saioak egin dituzte, Sortzen elkarteak dinamizatuta.
  2. Sexu erasoen aurkako gida bat banatu dute etxez etxe, eta, horrez gain, Sagardo Egunean egin bezala, sexu erasoen aurkako guneak jarriko dituzte uztailaren 1ean eta 2an.

Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea

“Udalak garrantzia berezia ematen dio herritar guztiek festez gozatzeko duten eskubideari. Izan ere, gaur egun oraindik ere, festa giroa ez da berdin izaten guztiontzat. Neska gazteek aitortzen dute oraindik ere jaiak eta gaua ez direla eurenak: irteten diren bakoitzean espazio horiek eskuratzeko borroka neketsua egin behar dute, eta aisialdirako gune horiek askotan kontrako eremu bezala bizi dituzte. Festak gizartearen isla dira, azpimarratu nahi dut dena ez dela libre. Udan, festa eremuan, emakumeen kontra ematen diren jazarpenak ugaritu egiten dira: hitzezko abusuak, ukituak, bortxaketak… Tamalez, hainbat jarrera normaltzat hartzen ditugu oraindik ere festa giroan, eta, beraz, ez ditugu erasotzat jotzen; are gutxiago, jai eta festa giroetako testuinguruetan: erlatibizatu egiten ditugu, garrantzia kendu”.

Kafe Tertuliako kideak

“Mugimendu feministak egindako lanari esker gizartean gero eta kontzientzia handiagoa dago, baina oraindik badago zer egina. Hori dela eta, udalarekin elkarlanean hainbat ekimen jarri ditugu martxan“.

  • Eraso matxistarik gabeko jaiak helburu, sexu erasoen gida banatzea, etxez etxe.
    • Besteak beste: indarkeria matxista definitu eta emakumeek eta LGTBI kolektiboko kideek jasaten duten indarkeria jasotzen du; sexu erasoa zer den eta zer onarpen sexuala; eraso matxistarik jasanez gero, zenbait jarraibide ematen dira, eta gurasoentzat lagungarriak izan daitezkeen oharrak ere jasotzen ditu.
  • Gerta daitezkeen eraso matxisten aurrean esku hartzeko protokoloa landu, batetik, txosna batzorde, gazte, jai-batzordeetako kideekin eta, bestetik, ostalariekin eta udaltzainekin, Sortzenek dinamizatutako saioen bidez.
    • Norbaitek erasotua dela esan eta laguntza eskatzen badu edo eraso baten berri izanez gero, nola jokatu zehazten du, baita erasoa txosna eremuan edo taberna batean gertatzen bada ere.
  • Sagardo Egunean egin bezala, Santixabeletan ere sexu erasoen aurkako gunea jarriko da uztailaren 1ean eta 2an.
    • Indarkeria sexistarik gabeko gunea (Emagin): ostiralean (17:00/22:00) eta larunbatean (17:00/21:00).
    • Beldur Barik gunea (Murgibe): larunbatean (23:00/03:00).

Emakumeek festez askatasunez eta beldurrik gabe gozatzeko aldarria egin dute: “Gauak eta kaleak gureak ere badirelako, eta festak eta egunerokoa ez ditugulako beldurrez bizi nahi, aske baizik. Aske izan nahi dugu nahi dugunean nahi dugun bezala ibiltzeko: ez dugu ausart izan nahi, ausartak bagara ere”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.