Gaur 19:00etan, Santixabel jaien txupinazoa Usurbilgo odol-emaileen eskutik

Gero Tena, Marisol Unanue, Agustina Aristi eta Mari Jose Korta, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteko kideak

Santixabel jaietako txupinazoa nork bota proposatzeko aukera izan zuten herritarrek. Aukera guztiak mahai gainean jarrita, odol-emaileen elkarteko kideak izan dira festen itzulera honi hasiera emateko hautatuak izan direnak. Beraz, gaur arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balkoitik piztuko dute jaien hasiera emango duen suziria. Txupinazoa girotzeko, Jaixkipe txarangakoak ibiliko dira kalez kalez, eta erraldoi eta buruhandiak ere bertan izango dira.

Sortzaileak eta emaileak gogoan

Hunkituta, ilusio eta ohore handiz jaso du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak herriko festei hasiera emateko eskaini zaien aukera: “Gogoan izango ditugu odol-emaileen elkartearen sortzaileak. Egiten zuten lana goraipatu nahi dugu. Lantegiz lantegi ibiltzen ziren laguntza eskatzen. Ordutik 50 urte inguru igaro dira. Antolakuntzan ibili direnak , eta emaileak ditugu uneotan gogoan. Horiek merezi dute guztia. Asko izan dira emaileak, herri honen eskuzabaltasuna nabarmendu nahi dugu. Garai batean hirurogeitik gora ere izaten ziren. Egun berrogei inguru. Biztanleria kopurua kontutan hartuta, udalerri honetan 48 emaile izateko erronka jarria dugu. Ez gabiltza gaizki, baina gehiago behar ditugu, odol gehiago behar da”.

Uztailaren 11n odol ematea

Uztailaren 11n odol ematea egingo da Udarregi Ikastolan, 16:30etatik 20:10era bitartean. Usurbilgo Odol Emaileen Elkartearen sanetan, agian osasun krisialdiagatik ikastolara lekuz aldatutako hitzordua berriz osasun-etxera itzultli daiteke: Anbulategian baimena eman digute eta orain zentralekoekin hizketan ari gara ea posible izango ote den”. Informazio gehiago (klik)

50 urteko ibilbidea

50 urteren bueltako ibilbidea jorratua du Usurbilen odol emaileen elkarteak:  “Hasieran ohatiletan jartzen zituzten emailea eta harzailea. Zuzenean ematen zen odola batetik bestera. Gero beirazko botilak izaten ziren. Gaur egun prebentzio lan handia egiten dugu. Odola eman aurretik norbere osasun egoera zertan den ikusteko tanta bat ateratzen dugu. Ssegurtasun aldetik izugarri aurreratu da. Eta etorkizunari begira, indarra hartuko duen berrikuntza bat aipatu nahi dugu: plasmaz. Odolari plasma kendu egiten zaio, plasma aparte hartzen da. Diotenez, plasma geroz eta gehiago behar da ebakuntzetan, odola baino gehiago baliatzen dute. Horregatik, orain jendeari zuzenean plasma ematea eskatzen hasiak dira. Momentuz ordea, plasma ezin da herrietan izaten den odol-emate saioetan eskaini. Zentralera joan behar da. Kontua da, odola atera eta sartu egiten dutela eta bidean plasma kendu. Denbora gehiago behar izaten da. Eta noski, plasma eskuratzeko odol asko behar da. Halere, orain badaude moduak odola kendu gabe plasma bakarrik kentzeko. Momentuz, Donostian bakarrik eman daiteke plasma, baina pentsatzekoa da,a, plasma eskuratzeko “denborarekin herriz herri ibiltzea joatea ere lortuko dutela”.

Noaua! astekaria 913 zenb.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.