Usurbilgo Udalak eta Behemendi Landa Garapen Elkarteak herritarren mugikortasuna errazteko martxan jarritako Taxibus zerbitzuak uztailaren 4tik aurrera udako ordutegia izango du.
Uztaileko ordutegia, goizez bakarrik
- 07:30 – 08:40
- 10:30 – 11:40
- 13:30 – 14:30
Jaiegunetan eta abuztuan zerbitzurik ez
- Uztailak 1, ostirala
- Uztailak 25, astelehena
- Irailaren 1ean ohiko ordutegira itzuliko da
Bizi-kalitatea hobetzeko zebitzua
Auzoetan eta landa ingurunean sakabanaturik bizi diren biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko sortu zen zerbitzu hau. Adineko pertsonak eta mugikortasun murriztua dutenen beharrei aurre egiteko ibilgailua etxeraino hurbiltzen da, indarrean dauden zerbitzuen ordutegi barruan. Horretarako, zerbitzua telefonoz aurrez eskatu behar da: 630 643 596.