Ekainaren 29an Usurbilgo Xauxar Txosna Batzordeak Santixabel jaiei hasiera emango dio

a

Ekainaren 29an Usurbilgo Xauxar Txosna Batzordeak Santixabel jaiei hasiera emango dio. Horrerako dei berezia egin du txosna ingurura gerturatzeko. Zehazki, euskal mozorroak soinean, ezustekoak izango dituen gazte txupinazora joateko deia egin du. Gazte jai herrikoein hasiera ekitaldia 20:30ean izango da, Udaletxeko balkoiko txupinazoaren ondoren hain zuzen ere.

Oraina guria denk!

Oraina guria denk! lempaean, txosnagunean eskuragarri izango diren zapiekin eta Nafarroako inauterietako nahiz maskaraden inguruko jantziekin girotua agertzeko deia egin du Xauxar Txosna Batzordeak: “Gazte mugimendua zer den erakutsi nahi zaio herriari, jendea gazte mugimenduko kide sentiaraztea, gure ekintzetan parte hartzea. Gazte sentitzen den ororekin talde argazki handi bat aterata ekin nahi diegu ate joka ditugun Usurbilgo festei”. 

XAUXAR TXOSNA BATZORDEAREN EGITARAUA

Ekainak 29, asteazkena

  • 18:00 Jaixkipe txaranga frontoitik abiatuta.
  • 19:00 Txupinazoa.
  • 20:30 Gazte txupinazoa eta topa.
  • 23:30 Kontzertuak txosnetan: Ameba, Viafara eta Tzar.

Ekainak 30, osteguna: Oilasko bilatzaileen Eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera.
  • 14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • 17:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko trikipoteoa txosnetatik abiatuta.
  • 19:30 Bertsolariak frontoian.
  • 22:30 Laket taldea frontoian.
  • 00.30 Txosnetan bertsio gaua.

Uztailak 1, ostirala: Gazte Eguna

  • 11:00 Gazte jolasak Artzabalen.
  • 14:30 Gazte bazkaria txosnagunean.
  • Ondoren, Bingo musikatua eta Aztarricup!-eko sari banaketa.
  • 18:00 Zuttik elektrotxaranga
  • 23.00 Ange Duhalde frontoian.
  • 00:30 Kontzertuak txosnetan: Perlata eta Skabidean.

Uztailak 2, larunbata

  • 09:00 Esndeia txistulariekin.
  • 12:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kalejira Matraka elektrotxarangak lagunduta.
  • 14:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko zikiro jana Askatasuna plazan.
  • 18:00 TikTara txosnetan
  • Ondoren, txaranga.
  • 23:00 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Skasti.
  • 02:30 Kontzertuak txosnetan: Kristonak, Rukula eta DJ Kixo.
  • 06:30 Elektroenzefalograma elektrotxaranga.

Uztailak 3, igandea: Mozorro Eguna

  • 16:00 Mus txapelketa txosnetan (izen-ematea: 15:30-16:00).
  • 19:00 Paella jana txosnetan.
  • 23:00 Amaiera ekitaldia eta traka.
  • 00:30 Kontzertua txosnetan: Silitia.
  • Ondoren, karaoke mozorrotua.

Oharra: Ez da eraso arrazista, homofobo edota sexistarik onartuko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.