Uztailaren 7an eta 8an Jakin jardunaldia egingo da Usurbilen: “EH2040: demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza”

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Jakin eta Usurbilgo Udalak antolatuta, uztailaren 7an eta 8an Jakin jardunaldia egingo da Usurbilen: “EH2040: demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza” izenburupean. Dagoeneko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago, uztailaren 1a baino lehen: ueu.eus

Jardunaldiaren inguruko informazioa

  • Gaia: Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? Zein den etorkizuna eta zer nolakoa izan dadin nahi dugun jakin behar dugu etorkizun dagoenari aurre hartzeko.
  • Parte hartzaileak: Marta Luxan, Felix Arrieta, Jule Goikoetxea, Erkuden Aldaz, Maider Azurmendi, Gari Goikoetxea eta Itsaso Olaizolak hartuko dute parte, besteak beste.
  • Tokia: Usurbil – Artzabal egoitza
  • Ordutegia: Osteguna 9:00-17:00 eta ostirala 9:00-13:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra 10,00 € ; ikasle, langabe eta erretiratuak 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Bazkaria: 20.00 €

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.