2022ko Santixabel jaiak badatoz!

2022ko Santixabel jaiak badatoz! Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 3an amaituko dira. Dagoeneko Usurbilgo Jai Batzordeak prestatutako egitaraua etxeetan banatu da eta beraz, ekainaren 29tik aurrrera lepoan koadrodun zapia jantzi eta herriko jaietan murgilduko gara.

Aritz Aranbururen diseinua irabazlea

Guztira sei lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta Aritz Aranburu aginatarrak irabazi du. Epaimahaiaren arabera, diseinu irizpideak ondoen betetzen dituena izan da Aranbururena.

Aritz Aranburu: “Gaztetxo zoriontsuak, jaiez eklipsatuak eta egun argiko parranderoak eta gaueko saguzarrak islatu nahi izan ditut diseinu honekin. Betiko festak bueltan ditugula, norberak nahi duen moduan interpretatu eta har dezala programa. Jairik hoberenak guretik bizitzen ditugunak dira”.

Noaua! astekaria 913 zenb.

Egitaraua

Ekainak 29, asteazkena

  • 16:00 Pala-txapelketa: kirol egokituen erakustaldia eta binakako finala.
  • 18:00 Jaixkipe txaranga, frontoitik abiatua.
  • 19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Usurbilgo odol-emaile elkartekoen eskutik.
  • Ondoren, erraldoi eta buruhandiak.
  • 20:30 Gazte txupinazoa eta topa txosnetan.
  • 23:30 Ameba, Viafara eta Tzar.

Ekainak 30, osteguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
  • 11:00 Haur eta gaztetxoentzako 11. Kolore Festa.
  • 14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • Ondoren, Oilasko biltzaileen jolasak.
  • 17:00 Euskal Preso eta lheslarien aldeko trikipoteoa, txosnetatik abiatuta.
  • 18:00 Dantza emanaldia, Orbeldi dantza taldearekin.
  • 19:00 Buruhandiak.
  • 19:30 Bertsolariak frontoian: Joanes lllarregi, Maialen Lujanbio, Nerea lbarzabal eta Unai lturriaga. Gai jartzailea, Amaia Agirre.
  • 20:30 Diskofesta eta karaokea Gaztelekuan. (12-16 urte bitarte­koentzat)
  • 22:30 Laket taldea frontoian.
  • 00:30 Bertsio Gaua, txosnetan.

Uztailak 1, ostirala: Haur eta Gazteen Eguna

  • 09:45 Haur eta gazteei harrera, udaletxean. Zatoz koadrodun zapi urdina lepoan duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
  • 10:00-14:30 Jolas-parkea, frontoian.
  • 10:00-12:00 Ginkana, LH1etik LH4ra.
  • 10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka LH5etik DBH2ra.
  • 11:00-14:00 Txutxu trena.
  • 11:00-12:00 Gazte jolasak.
  • 14:00 Gazte-bazkaria txosnetan. Bazkalostean, bingo musikatua eta Aztarricup-eko sari banaketa.
  • 14:30 Umeen bazkaria Artzabalen.
  • 15:30-17:30 Gorkamendi Dj.a Artzabalen.
  • 17:00-22:00 Sexu erasoen aurkako Emaginen gunea.
  • 17:30 Txokolate jatea Artzabalen.
  • 15:30-17:30 Txutxu trena.
  • 18:00 Zutik elektrotxaranga.
  • 18:30 Erraldoi eta buruhandiak.
  • 18:30 Herri-kirolak. Herriko bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba, harrijasotzea.
  • 23:00 Anje Duhalde frontoian.
  • Jarraian, Perlata eta Skabidean txosnetan.

Uztailak 2, larunbata: Santixabel Eguna

  • 09:00 Esnadeia txistulariekin.
  • 12:00 Soka-dantza, udaletxe aurrean.Ondoren, lore eta salda banaketa.
  • 12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kalejira, Matraka elektrotxarangak lagunduta.
  • 14:00 Zikiro-jana, Askatasuna plazan.
  • 17:00-21:00 Eraso sexisten aurkako Emaginen gunea.
  • 17:30 Sokamuturra Udarregin.18:00 Tik Tara taldea txosnetan: saltsa, sona, runba…
  • 18:30 Erraldoi eta buruhandiak.
  • 19:30 Laskotxaranga.
  • 23:00-03:00 Beldur Barik gunea.
  • 23:00 Odolaren Mintzoa, Skasti frontoian.Ondoren, Kristonak, Rukula eta Dj Kixo txosnetan.

Uztailak 3, igandea: Helduenen Eguna

  • 06:30 Elektroenzefalograma elektrotxaranga.
  • 09:00 Gaupaseroen argazkia.
  • 11:00-13:00 Toka-txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
  • 11:00-13:00 Puzgarriak: ikastolan, udaletxe aurrean eta Askatasuna plazan.
  • 12:30 Usurbilgo joaldunak.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
  • 16:00 Mus txapelketa txosnetan.
  • 16:00-18:30 Puzgarriak: ikastolan, udaletxe aurrean eta Askatasuna plazan.
  • 17:00 Esku-pilota txapelketako finalak.
  • 18:00 Usurbilgo runba, bachata dantza taldearen emanaldia eta herritar guztientzako dantza gonbidapen irekia Artzabalen.
  • 19:00 Paella jana txosnetan.
  • 19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
  • 23:00 Amaiera emanaldia eta traka.
  • 00:00 Silitia taldea txosnetan.
  • Ondoren, mozorro festa karaokearekin txosnetan.Antolatzailea: Santixabeletako Jai Batzordea.

Egitaraua PDF formatuan eskuratzeko:

Oharrak

  • Jaietan koadrodun zapi urdina janzteko gonbidapena.
  • Sutegiko erakusketa aretoan Zirriborro tailerrekoen eskulanak eta joskintza tailerrekoek sortutako diseinuak egongo dira ikusgai.
  • Uztailaren 1ean eta 4an prezio bereziak izango dira feriagunean.
  • Santixabeletako egitarauaren gaztelerazko bertsioa udaletxeko errejistro bulegoan eta www.usurbil.eus webgunean eskuragarri dago.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.