Usurbilgo Udala Santixabel eta gainerako herriko jaiei begira, sexu erasoen kontrako hainbat ekimen gauzatzen ari da asteo honetan. Batetik, sexu erasoen aurkako lan saioak antolatu ditu herriko hainbat kolektiborentzat, Sortzen elkarteak dinamizatuta. Bestetik, sexu erasoen aurkako gida bat banatu dute etxez etxe, eta, horrez gain, Sagardo Egunean egin bezala, Santixabeletan ere sexu erasoen aurkako guneak jarriko dituzte, zehazki, uztailaren 1ean eta 2an.
Usurbilgo Udala
Festaz gozatzeko herritar guztiek duten eskubidea bermatzea du helburu udalak ekimen horien bidez: “Festa giroa ez da berdin izaten guztiontzat: “Emakumeek festak askatasunez eta berdintasunez gozatzeko traba gehiago dituzte. Beraz, batik bat, prebentzio lana sustatu nahi du, jaiei begira, erasoak identifikatu, nola saihestu edo halako baten aurrean nola jokatu jakin dezaten herritarrek. Sortzenen saioak udaltzaingoari, gazte mugimenduari, txosna eta jai batzordeari eta ostalariei zuzendutakoak izango dira, eta edukia talde bakoitzari egokitua izango da”.
Sexu erasoen aurkako guneak
Sexu erasoen aurkako guneak jarriko dituzte uztailaren 1ean eta 2an. Santixabeletan, Emaginen eta Murgiberen eskutik jarriko dituzte.
- UZTAILAK 1, OSTIRALA: Emaginen indarkeria sexistarik gabeko gunea, 17:00etatik 22:00etara.
- UZTAILAK 2, LARUNBATA: Emaginen indarkeria sexistarik gabeko gunea, 17:00etatik 21:00etara eta Murgibe taldeak Beldur Barik gunea jarriko du, 23:00etatik 03:00etara.