Ekainaren 23an (osteguna), Zubieta Lantzen Elkarteak antolatuta, San Juan bezpera ospatuko da Zubietan. Egitarau berezia antolatu dute arratsaldetik iluntzera bitartean:
- 17:00 Egur-tontorra osatzea.
- 18:00 Pin-pon mahaia eta hainbat jolas.
- 21:00 Afaria.
- 22:00 Sua piztea eta gau-giro musikatua.
Oharra: Ogitartekoa aurrez enkargartzeko telefono zenbaki honetara deitu behar da: 682 680 997. Bi aukera: patata-tortila edo xolomoa piperrekin. Sagardoa, postrea eta kafea egongo dira.