Buruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua sortu dute ‘Buruntzaldea Euskaraz’ webgunearen baitan

Buruntzaldeko udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) euskarazko kultur eskaintza oparoa bateratu eta herritarren eskura jartzeko premia ikusirik, kultur agenda bateratua sortu dute Buruntzaldea Euskaraz webgunearen baitan. Buruntzaldeko Euskara Sailek sustatutako buruntzaldea.eus atariak hamar urtetik gora dauzka, eta eduki ugarirekin hornitu dute: euskalduntzea, eremu sozioekonomikorako baliabideak, familia transmisioa, denbora-pasak…. Beharrak zein diren ikusirik, orain beste bultzada bat eman diote.

Kultur agenda bateratua, herriak saretzeko ardatz

Buruntzaldean euskarazko kultur ekintzen eskaintza zabala dago. Astero izaten da zer egin eta zer gozatua herri batean zein bestean. Kultur agenda bateratua hilero-hilero elikatuko dute eta herritarren eskura jarri, martxan jarriko diren komunikazio kanalen bitartez.

Komunikazio kanal berriak

Orain arte, Buruntzaldea Euskaraz-ek Twitter eta Facebook kontuak zituen. Orain berriz, komunikazio kanal berriak izango ditu:

  • Telegram kanala (Buruntzaldeko kultur agenda)
  • Instagram kanala (@buruntzaldeaeuskaraz)
  • Hileroko buletin elektronikoa

Nola harpidetu?

Kanal berri hauetan harpidetzea erraza izan dadin, herrietan kartelak jarriko dituzte QR bidez nahi duenak ahalik eta modu erosoenean eman dezan urratsa.

Zozketak eta lehiaketak

Herriko gazteengana gerturatzeko, Facebooken eta Twitterren kanalez gain, Instagram sarean ere presente eta aktibo egongo dira. Kontua sustatzeko helburuz, zozketa eta lehiaketak egingo dituzte: “Harpidetzeak saria izango du. Hasteko, parte-hartzaile guztien artean 24 sarrera banatuko ditugu ekainaren 9an: batetik, ekainaren 12an Usurbilen izango den “Trapu zikinak” antzezlanerako SEI gonbidapen bikoitz, eta, bestetik, ekainaren 17an Basteron izango den “Neomak” taldearen kontzerturako SEI sarrera bikoitz”.

Webgunea berritzen

Webgunea berritzen ari dira: “Gauzak ondo, uztailaren hasieran estreinatuko dugu diseinu berria. Atariak pixkanaka pisu handiagoa hartzea da gure helburua, potentzial izugarria duelako eta herritarrentzako baliabide egoki eta interesgarri ugari daudelako bertan. Bien bitartean, kultur agenda bateratuak bere bidea egitea da gure nahia, eta herritarrentzako tresna baliagarria izatea”.

Informazio gehiago: euskara.buruntzaldea.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.