Ekainaren 22an “Sexu aniztasuna herrietan: eta Usurbilen zer?” hitzaldi-tailerra eskainiko da Potxoenean

Hiruki Larroxa kolektiboak antolatuta, ekainaren 22an (asteazkena) “Sexu aniztasuna herrietan: eta Usurbilen zer?” hitzaldi-tailerra eskainiko da Potxoenean, 17:30ean. Ekainaren 28a LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna da eta testuinguruan horretan egingo da bi orduko saioa udalaren eskariz. Tailerraren helburua, gogoeta egin eta ideiak edo estrategiak konpartitzea izango da, Usurbilgo herria LGTB+ pertsonentzat herri bizigarriagoa eta berdinzaleagoa izan dadin.

Hiru gai landuko dira

  • Zis-heteroaraua eta hortik at dauden errealitateak.
  • Zer egin herriak LGTB+ pertsonentzat bizigarriago izateko? E
  • Nola hezi gure txikian aniztasun sexualean?”.

Hiruki Larroxa kolektiboa

Hiruki Larroxa parekidetasun eta LGTB+ gaietan herri proiektu integralak garatzen dituen kooperatiba da, eta taldekako prozesuen bidelaguntza eskaintzen dute. Besteak beste, LGTB+ pertsonak euren sorterrian eroso senti daitezen zer egin daitekeen lantzen dute, sexiliora jo behar ez izan ez dezaten:

“LGTB+ pertsona gehienok hirietatik at sortu gara. Herrietan sortu, hazi eta bizi(raun) izan gara, herrietako dinamika itxiek hirietara erbesteratu gaituzten arte, sexilioa aukeratu dugun arte. Hirietara aniztasunaren, bizigarritasunaren, sarearen, komunitatearen bila jo izan dugu. Han jarri izan ditugu gure gogo eta asmoak, noizbait errotzeko asmoz. Baina, erroan, zerk egiten du LGTB+ pertsonok herriak uzteko hautua hartzea? Zergatik “ihes” egiten dugu hirietara? Zergatik da hain garrantzitsua geure komunitateak herrian bertan sortzea? Sexu askapenaren diskurtsoak bertako komunitateak busti behar ditu, gutxika-gutxika, bertako dinamika sozialak galdekatuz eta irauliz. Alegia, bailaraz bailara eta herriz herri, sexu askapenean oinarritzen den aniztasun hori landuz. Aniztasun hori txikitatik naturaltasun osoz bizi badugu, pentsamendu eta komunitate askeak sortzeko eta bizitzeko aukerak biderkatzen dira”. Horretarako, ezinbestekotzat dute egungo helduek euren adimenak askatu eta familiako eta komunitateko kide gazteenei aniztasuna bera balore bezala irakastea, eta, noski, elkarlanean jardutea: “Batera egin beharko dugu lan guraso, familia, hezitzaile, militante, tabernari, dendari, mediku eta, oro har, herritar guztiek”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.