AEK euskaltegia hasi da ikasturte berria prestatzen eta aurtengo helburu nagusia jende gehiagorengana izango da. Euskaltegietan aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko dute. Horrekin batera, Foruko barnetegia urte osoan irekiko dute. 2022-2023 ikasturtean euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi dutenentzako dagoeneko eskaintza kaleratu da. Iazko prezioa mantentzeaz gain, ekainaren 30a aurretik izen-ematea egiten duten ikasle guztiek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa eta lehentasuna izango dute.
Aurretiko izen-ematea
Matrikulazioa webgunearen bidez nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke (100 euskaltegitik gora daude Euskal Herrian). Informazio gehiago aek.eus-en