Txokoalde eta Santuenea lotzen dituen Irabi bidea itxita egongo da sei hilabetez

Txokoalde eta Santuenea lotzen dituen Irabi bidea itxita egongo da sei hilabetez. Atzo, (ekainak 6) hasi ziren lanekin eta horren ondorioz, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat bertako bidetik ezingo da ibili, Añarbeko Urak eta URA agentzia egiten ari diren Aginagako saneamenduko obrak direla eta. Dena den, ingurune horretako bizilagunek eta baratzeak dituztenek pasatzeko aukera izango dute. Gainerako herritarrak, San Estebanera doan errepide zein eskilaretatik ibili beharko dira. Kamioien sartu-irteerak, berriz, Txokoaldeko zubitik barrena egingo dituzte. Beraz, Txokoalden trafikoa dezente handituko da datozen hilabeteetan.

1.100 metro

Txokoalde eta Santuenea lotzen dituen saneamenduaren kolektorea gauzatzeko guztira, 1.100 metro luze hartuko ditu obrak: 400 metro herri-bidea jarraituz eta beste 700 landa eremua hondeatuz. Bi zatitan egingo dute, Txokoaldetik gertuen dagoena lehenengo, eta Santuenetik gertuen dagoena, ondoren.

2021eko maiatzean, Añarbek eta URAk Aginagako saneamendua egiteko hitzarmena sinatu zuten eta obra osoa kontuan hartuta, esku hartzeak Aginagatik Osinalde industriaguneraino egingo dituzte, fase desberdinetan.

Inbertsio handia

Obra osoaren kostua 5,4 milioi euro dira. Hitzarmenaren arabera, Urak-ek kostuen %60 hartuko du bere gain, baita kontratazioa eta obra zuzendaritza ere. Añarbek, berriz, gainerakoa finantzatuko du: %40. Urte amaieran hasi ziren lanean, eta haien arabera, 22 hilabete beharko dituzte dena amaitzeko.

Aginagako saneamenduaren faseak

  • 1. fasea. Osinalde HUPE eta Txokoalde HUPE* lotu. *HUPE: Hondakin Uren Ponpa Estazioa. Urak, maldan behera joateko, ez du mekanismo artifizialik behar: naturalki doa. Behetik gora joateko, ordea, zerbaitek bultzatu behar du, eta horri HUPE deitzen zaio. 1go fasean, beraz, jada bereizita dauden Txokoaldeko isuriak jaso eta bertan eraikiko den HUPE-aren bitartez, Santueneko isuriekin batera, Osinaldeko sistema orokorrera eramango dira.
  • 2. fasea. Txokoalde HUPE eta Aginagako HUPE lotu. Aginaga kaxkoko isuriak jasoko dira, eta Aginaga HUPE berritik Txokoaldera eramango dira, Oria ibaia gurutzatuta.
  • 3. fasea. Aginagako kolektorea eta obra osagarriak. Aginagako erriberan kolektore generala egingo dute, eta kolektore horri hainbat hodi jarriko dizkiote gero udalak egingo duen proiektuaren bitartez etxebizitzetara konektatu eta ur zikinak jasotzeko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.