Usurbilgo Anerreka Elkarteak antolatuta, ekainaren 16an (osteguna) “Urak aske. Presak kendu, ibaiak berreskuratu” dokumentala eskainiko da Sutegiko auditoriumean, 18:30ean.
Urak aske: presak ezabatzea, ibaiak lehengoratzea dokumentalak gogoeta egiten du naturarekin dugun erlazioari buruz, eta etorkizunean biodibertsitatea kontserbatzeko zer bide egin behar dugun imajinatzen laguntzen digu. Bi presa handi , bata Euskal Herrian eta beste Normandian, husteko eta ezabatzeko eman diren urratsak azalduko dizkigu. Vezins eta Artikutza 800 kilometroz bereizita daude. Ezabatze-lanak aldi berean egin dira, adina ez modu berean. Lehenengoan, hamar urteko prozesu gatazkatsuaren ondoren, Sélune ibaia oztopatzen zuen horma kendu da. Bigarrenean, natura poliki-poliki berreskuratu da, nahiz eta 42 metroko horma zutik egon. Bi ezabaketek mundu osoko ikertzaileen interesa piztu dute.
- Ekoizleak: Elhuyar eta Pixel.
- Gidoia eta zuzendaritza: Bego Zubia Gallastegi.
- Iraupena: 74 minutu.
Informazio gehiago: naiz.eus