Eguzkik antolatuta igandean Gladys del Estal hil zuteneko 43. urtemugaren oroitze-ekitaldia

Gaur, ekainak 3, 43 urte betetzen dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota hil zuenetik. Tuteran izan zen hilketa, zentral nuklearren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren ondorioz. Urteurrena dela eta, Eguzki Talde Ekologistak eta Gladys Gogoan kolektiboak aurten ere omenaldia antolatu dute Gladys Enean (Donostia). Tuteran eta Donostiako Informatika Fakultatean ere ekimenak antolatu dira.

Ekainak 3, ostirala

  • 12:30ean Donostiako Informatika Fakultatean, liburuaren aurkezpena.
  • 20:00etan Ebroko zubian, Tuterako lagunek antolatzen duten omenaldia.

Ekainak 5, igandea

  • 12:00etan Gladys Enea parkeko sarreran (bizikletaz joateko 11:30ean Bulebarrean).

Gladysen lagunen oharra

“Guk Gladys ez dugu gurtzen, amabirjina edo santu laiko bat balitz bezala. Guk Gladys gogoratzen dugu. Eta gogoratzen dugu gure laguna, gure kidea izan zelako, eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahanzterik ez dagoelako. Aitortza ofizialik, gainera, ez da iristen. Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren azken urteotako urratsak begi onez ikusten baditugu ere, oraindik ez da inongo aitortzarik gauzatu. Iritsi ala ez, Gladysek inoiz ez du herritarron aitortza faltan izango”.

Nor zen Gladys del Estal Ferreño?

Gladys del Estal Ferreño (Venezuela, 1956 – Tutera, Nafarroa Garaia, 1979ko ekainaren 3a). 1979ko ekainaren 3an, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen, Nafarroa Garaiko Tutera hirian. Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldian parte hartzen ari zen Gladys. Lekukoek diotenez, José Martínez Salasek «tía buena» (euskaraz, neska katxarroa) esan zion Gladysi, Gladysek «hijo de puta» (euskaraz, putakume) ihardetsi eta orduan Martínez Salasek bere armaren kulatarekin jo zuen; Gladys lurrera erori zen, eta, altxatzen ari zela, Martínez Salasek tiro egin zion buruan. Tiroa garondotik sartu eta sudurretik atera zitzaion. Gladys ospitalera eraman zuten, larri zaurituta, eta laster hil zen.

Gizarte-ekintzaile oso aktiboa zen. Donostia hiriko Egia auzoko Kolektibo Ekologista taldeko kidea zen, baita Talde Antinuklearrekoa eta etxegintza-espekulazioaren aurka aritzen zen Hirigintza eta Ingurumen Batzordekoa ere. Auzoko kultura-bizitzan parte hartzen zuen, eskolak ematen eta haur-taldeak dinamizatzen. Hala nola, Maria Reina ikastetxean klaseak eman zituen gau-eskolan graduatu gabeko langile jende helduentzat, langile haiek Lehen Mailako Ikasketa-Titulua lor zezaten. Eta Maria Reina ikastetxe horretantxe haur talde bat ere dinamizatu zuen naturarekiko ezagutza errespetatu eta bultzatzeko asmoz.

Beti bizikletaz ibiltzen zen, eta bere aita eta beste ekintzaile batzuekin Lemoizera joateko bizikleta-martxa bat antolatu zuen, Euskal Kosta Ez Nuklearra aldarrikatzeko. Auzoko beste gazte batzuekin batera, larunbatetan informazio-mahaiak ere antolatzen zituzten kaleetan; liburuxkak, pegatinak eta kartelak egin ahal izateko dirua biltzen zuten horrelakoetan. Atotxako dorreko bere gelako leihoan eguzki antinuklear handi bat jarri zuen, Atotxako futbol-zelai zaharretik eta Donostiako hainbat tokitatik ikusten zen. Kartel horrek XXI. mendeko hasieraraino iraun zuen, eta ehunka mila pertsonak ikusten zuten telebistako futbol-partidetan.

Gaitasun berezia zuen analisirako eta idazteko. 1970eko hamarkadan Espainiako estatu osoan zentral nuklearrezko sare bat martxan jarri nahi zenean, Gladysek bere denbora librean txostenak idazten zituen, zentral nuklearren abantailak eta arriskuak adierazteko, eta material horiek debate publikoetan argumentu ofizialei aurre egin ahal izateko. Garai hartan Iberduero enpresak (gaur eguneko Iberdrolaren aurrekaria) zentral nuklearrak eraiki nahi zituen Lemoizen, Deban, Jaizkibelen eta Arguedasen.

Oroimena

Gaur egun, Gladys del Estal Euskal Herriko mugimendu antinuklearraren sinbolo da. Egiako hainbat herritar taldek Kristinaenea parkeari Gladysenea izena jartzeko eskakizuna egin zuten urtetan, baina Donostiako Udaletik beti ezezko erantzuna jaso zuten. Ezezko horren aurrean, sektore horien aldetik izena zabaldu zuten euren kabuz eta parkeko sarreran izena aldatu ere egin zen. Horren ondorioz, urtetan zehar herritar askoren artean Gladysenea deitu izan zaio parkeari. Azkenean, Donostiako Udalak Kristinaenean oinezkoentzat eraikitako sarbide garai bati Gladys del Estal pasabidea izena jarri zion 2009. urtean.

Ez, eskerrik asko dokumenatala

Gaur gauean (ekainak 3), 21:55ean, ETB1en Ez, eskerrik asko Gladys del Estali buruzko dokumentala eskainiko dute.

Sinopsia: 80ko hamarkada hasieran muginendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta bai Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek Gladysen getakariaren harira garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.