Ekainaren 3an, Iparraldeko errebote txapelketaren barruan, Zubieta eta Senpere taldeek errebote partida jokatuko dute Zubietako plazan

Zubieta Pilota Elkarteak jakinarazi du, ostiral honetan (ekainak 3), Iparraldeko errebote txapelketaren barruan, errebote partida jokatuko dela Zubietako plazan, arratsaldeko 18:00tan. Honako talde hauek lehiatuko dira: Zubieta-Senpere. Herritarrei plazara gerturatzeko gonbidapena luzatu diete, beti ere eguraldiak laguntzen badu.

Errebotea

Errebotea egun jokatzen diren pilota jokoen artean zaharrenetakoa da. Luzeko pilota jokoa da; hau da, luzean jokatzen da, plaza batean bi talde aurrez aurre jarrita eta pilota alde batetik bestera jaurtiz. Pilota xisteraz jo ohi da, eta geratu eskularruz ere bai; sakea baino ez da egiten esku hutsez. Luzeko pilota jokoetatik gaur egun indar handiena duena da, segur aski, errebotea.

Pilota joko modu hau oso ikusgarria da eta zaletasun handia zuen Euskal Herriko leku askotan. Hori bai, plaza handi eta luzeak behar ditu jokatzeko, eta horietako gutxi geratzen dira, batez ere Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian herri askotan dago zaletasuna eta jolas taldea, baina Hego Euskal Herrian urte askoan, Gipuzkoan bereziki, Zubietan, Billabonan eta Oiartzunen. Plaza luzeak, aldiz, badira Hegoaldeko beste zenbait herritan ere, hala nola Andoainen eta Erronkarin.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.