
Osasun krisialdiak eragindako etenaldiaren ostean, ekainaren 11n (larunbata) Udarregi Ikastolak “Ikastola Eguna” ospatuko du. Egunean bertan zer gozatuaz izango da baina aurreko egunetan ere hainbat ekintza antolatu ditu ikastolak.
Ekainak 6, astelehena
- Azoka solidarioa goiz osoan, kiroldegiko aparkalekuan.
Ekainak 7, asteartea
- Bertso-saioa ikasleentzat (ordutegiaren barruan).
Ekainak 9, osteguna
- Gerra Zibileko memoria historikoa lantzen (11:00etan ikastolan).
Ekainak 10, ostirala
- 18:00 Txokolatada.
- 19:00-21:00 Dj Gorkamendi.
Ekainak 11, larunbata
UDARREGI IKASTOLAREN EGUNA
- 09:00 Esnadeia txistulariekin.
- 9:30-12:30 LH eta DBHkoen jolasak.
- 12:00-12:30 HHkoen kantu eta dantza saioa Mikel Laboa plazan.
- 14:00 Bazkaria frontoian.(Txartelak Ikastolako idazkaritzan)
- Ondoren, mus txapelketa.
- 17:00-19:00 Trikitilariak.
Ekainak 12, igandea
- 19:00 Trapu zikinak antzerkia Sutegin (Gonbidapenak atari honetan bertan eskuragai).
OHARRAK
- Aste osoan, Haur Eskolakoen erakusketa (Sutegin).
- Bazkaria Hurbilago Ostalaritza Taldearen eskutik jarritako menua: haur/gaztetxoentzat: Makarroiak tomatearekin, oilaskoa, izozkia, ogia eta ura 10€tan eta helduentzat: Entsalada, oilaskoa , tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura eta kafea 16€tan.
- Txartelak ekainaren 6ra arte, ikastolako idazkaritzan BAZKARI-FESTA txartelaerosteko aukera izango da. Alergiaren bat izanez gero, txartela erosteko garaian, bertan jakinarazi behar da.