Matia Fundazioa Kalezarren eraikitzen ari diren zaintzadun etxebizitzen auzunean jarriko duten kafetegia kudeatzeko jende bila ari da. Udalak emandako informazioaren arabera, Kalzerko auzunea 2023 hasieran martxan jarriko dela aurreikusten da. Kafetegiaren hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten interesdunek euren proposamenak aurkezteko epea zabalik dute, maiatzaren 30etik ekainaren 10era bitartean.
Usurbilgo Udala: “Matia Kalezarren eraikitzen ari den zaintzadun etxebizitzen auzunea auzoan erabat integratuko da. Izan ere, zaintza eredu berriarekin batera, auzunearen diseinu arkitektonikoa ere berritzailea izango da, diseinu instituzional zurruna albo batera utzita. Garai bateko komentuaren harresirik ez du izango; plaza bat eta lorategia izango ditu, irekiak, eta publiko orokorrari irekitako kafetegia izango du, maila berean”.
Kafetegiaren inguruko informazioa
Matia Fundaziotiak jakinarazi du, kafetegi hori kudeatzeko interesa dutenek edo horri buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Matia Fundazioarekin jarri behar dutela harremanetan: arantza.machinena@matiafundazioa.eus helbidera idatzita edo 696 259 565 telefonora deituta.