Ekainaren 5an (igandea), Usurbilen kulturgintzan lanean diharduten eragileen nahiz sortzaileen lanketa ezagutu eta eraikitzen ari diren Usurbilgo Kulturgunea (Sormena, Komunikazioa, Plazak eta Transmisioa) aurkeztuko da dema plazan. Zehazki Kultur Azoka antolatu da eta bertan herri honek duen aberastasuna, eragile nahiz sortzaileak plazaratu, egiten duten lanketa ezagutzera eman, eta bereziki, zaletuekin harreman lanketa egin nahi da.
Udazkenaz geroztik hausnarketa eta lanketa prozesu betean dira Usurbilgo kulturgileak. Lan-ildo ezberdinen bueltan bildu izan dira azken hilabeteetan Potxoenean, bilgune bat eraikitzeko asmoz. Plazan ospatuko den hitzordu honek ikusgarri egin nahi du, arlo honetan Usurbilen dagoen mugimendua: “Bertan, herriko sortzaileen kultur azoka ospatuko dugu, arte ezberdinak jorratzen dituztenak, euren lanak bistaratuko dituena. Azoka honen helburua, herriko sortzaile eta elkarte ezberdinen berri ematea izango da, garrantzitsua baita kultur ekosistema bat osatzen duten adar guztiak zein diren jakitea. Ez da soilik egindako lanketaren emaitza, lanketa prozesua bera erakustea izango da helburua, eragileok plazan kokatuko ditugun postuek”.
Egitaraua
- 12:00 Azokaren irekiera, bertsolariak eta txalapartariak.
- 12:45 Aurkezpen ekitaldia.
- 13:30 Maider Alzaga eta Ione Iruretagoienaren eskutik moda desfilea.