Bi urteko etenaldiaren ondoren, larunbat honetan (maiatzak 28) Usurbilgo Euskal Kantu Taldea kalera irtengo da kantura. Kantu-jira antolatu dute kantu taldeko kideek eta herritarrei gonbidapena luzatu diete parte hartzera. Hitzordua 12:00etan jarri dute, Mikel Laboa plazan.
Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideak asteleheneroko elkartzen dira entseguak egiteko. 18:00etan Agerialdeko musika gelan.