
Usurbilgo Udalak Covid19-aren ondorioz hil diren edo sufritu duten herritarrak oroitzeko gune bat eskainiko die herritarrei. Gune hori Bizkarreko parkean egongo da eta bertan eskultura bat jarri da guztiei omentzeko. Azken hilabeteetan eskultura eraikitzen aritu dira, eta dagoeneko amaitu dute. Ekainaren 4an (larunbata) inaugurazio ekitaldia egingo da, Bizkarreko parkean 12:30ean. Udalak herritarrak gonbidatzen ditu bertara gerturatzeko.
Lurra eman
Jokin Eizagirre herritarrak egindako ‘Lurra eman’ izeneko artelana da. Udalaren esanetan, eskultura dagoen eremua oroitzapen, elkartasun eta itxaropenerako gunea izango da.