Maiatzaren 31n Euskaraldiko Batzordea sortzeko bilera irekia Potxoenean

2022ko Eukaraldia azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2an amaituko da. Hori dela eta, aurtengo ekimenaren inguruko aurkezpena eta Euskaraldiko Batzordea sortzeko bilera irekia egingo da maiatzaren 31n (asteartea) egingo da, Potxoenean, 18:30ean. Aurtengoa 3. edizioa izango da.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Euskalgintzan eragin nahi duen orori aurkezpenean parte hartzeko gonbidapena luzatu da. Aurtengo Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzeaz gain, batzordearen dinamikaren berri eman eta bertaratuek zer-nola parte har dezaketen azalduko dute.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.