Emagin elkarteak indarkeria sexistarik gabeko gunea jarriko du Sagardo Egunean

Usurbilgo Udalaren eskariz, datorren igadean, Sagardo Egunean, Emagin elkarteak indarkeria sexistarik gabeko gunea jarriko du Mikel Laboa plazaren goiko aldean, 18:00etatik 23:00etara. Helburua jai giroan ere indarkeria sexistaren gaia ikusaraztea eta herritarrek kontzientzia hartzea izango da. Emagin elkarteko kideak une oro izango dira gunea dinamizatzen, bertaratutakoei aholkularitza ematen eta zalantzak eta kezkak argitzen.

Udalaren esanetan, jai giroan indarkeria sexistaren gaia ikusarazteaz eta kontzientzia hartzea bultzatzeaz harago doa Emaginek eskainitako zerbitzua: “Babes eta elkartasun gunea izango da, indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztuko dituen erreferentziazko leku izateko bokazioarekin. Guneak, horrez gain, erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasorik balego erantzuna izango duela ohartaraztea ere badu helburu. Emakumeen ahalduntzeari begira, euren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabearaztea eta maitasun erromantikoaren eredua zalantzan jarrita plazerean oinarritutako harreman osasuntsuak bultzatzea ere landuko dute”.

Materiala eskuragarria

Era askotako materiala eskainiko dute indarkeria sexistarik gabeko gunean. Emagineko kideek nabarmendu dutenez, gunearen publiko hartzailea 12 urtetik gorakoa da: bertako materiala eta zerbitzua adin horretatik goragoko pertsonei dago zuzendua.

Indarkeria Sexistarik Gabeko Gunearen helburuak

  • Emakumeak eta herritarrak, oro har, indarkeria sexistaz kontzientziatzea.
  • Emakumeek jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea.
  • Babes eta elkartasun gunea irudikatzea eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztuko dituen erreferentzia gunea sortzea.
  • Erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartaraztea.
  • Emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabearaztea eta, horretarako, bitarteko eta lan tresnak eskaintzea.
  • Maitasun erromantikoaren eredua zalantzan jarri eta plazerean oinarritutako harreman osasuntsuak bultzatzea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.