Usurbilgo Udalak antolatuta, maiatzaren 25ean (asteazkena) “Habanako gaukariak” hitzaldi-solasaldia eskainiko du Joseba Sarrionandiak Sutegiko auditoriumean, 19:00etan. Izena emateko azken eguna: maiatzak 23 (usurbilkultura.eus).
“Habanako gaukariak” pieza soltez osaturiko hiru liburu dira, gai ugariri buruzko egilearen pentsamenduak, hausnarketak, pasarteak… jaso, eta gai andana biltzen dituztenak: Hizkuntza (euskara), literatura, (geo)politika, nazioa, Euskal Herria, Kuba/Habana, historia, kolonialismoa, oroimena…
Oharra: Liburuak eskuragarri daude Sutegi liburutegian.