Maiatzaren 22an XXXIX. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak antolatuta, maiatzaren 22an, XXXIX. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen. Dema, frontoia eta Askatasuna plaza sagardo postuez eta sagardo zaletuez beteko dira. Sagardoa dastatzeko ezinbestekoa izango da frontoi sarreran jarriko den sagardo basoen salmenta postuan basoa erostea.

Egitaraua

  • 11:00 Botatzaileen argazkia.
  • 11:30 XXXIX. Sagardo Egunaren irekiera ekitaldia Usurbilgo frontoian.
  • Segidan, baserriko zein sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera Usurbilgo plazan. Honetaz gain, pintxo aukera zabala dastatzeko aukera.
  • 14:30 Sagardo dastaketaren itxiera.
  • 15:00 Sagardo botatzaileen bazkaria.
  • 18:00-21:00 “Matraka” Elektrotxaranga kaleetan zehar.

Laguntzarako deia

Sagardo Egunean hainbat lan garrantzitsu egoten dira egiteko: postuen muntaketa, pintxoak sukaldatu eta zerbitzatu, edalontziak saldu edota noski sagardoa banatu… Urtero moduan, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak taldeakegunean bertan lagundu nahi duten guztientzat oharra zabaldu dute: igande goizeko 7:45ean Usurbilgo frontoian biltzeko hitzordua finkatu dute. Boluntario guztiei baserritarrez jantzita agertzea eskatzen zaie: “Aurpegi berriak eta laguntza behar beharrezkoa dugu. Esku eta hanka guztiak izango dira ongi etorriak! Baita euria egiten badu ere, agertzea eskertuko genuke. Dena aterpean egongo dela ziurtatzen dugu, horrela izanez gero”.

Neskei dei berezia

Sagardo botatzaileei zuzenduriko deialdia: “asko poztuko ginateke neskak ere animatuko balira”.

Hiru orduko dastatzea

Aginaga, Zubieta eta Usurbil zein Gipuzkoako sagardotegietako postuak egongo dira eta Asturiasko bat ere. Eta urbilekoak, baserrko sagardoa ere.

Sagardotegiak:

  • Usurbil: Aginaga, Aialde Berri, Araeta, Arratzain, Astiazaran, Saizar Euskal eta Saizar, Urdaira
  • Hernani: Akarregi, Alberro, Goiko Lastola, Otsua-Enea
  • Astigarraga: Alorrenea, Bereziartua, Etxeberria, Gurutzeta, Irigoien, Larrarte, Oialume Zar
  • Azpeitia: Añota
  • Tolosa: Eguzkitza
  • Urnieta: Elutxeta, Eula
  • Aia: Izeta, Satxota
  • Ereñotzu: Larre-Gain
  • Andoain: Mizpiradi
  • Oiartzun: Ordo-Zelai
  • Lasarte-Oria: Otegi
  • Gijón-Asturias: Trabanco

Baserriak:

  • Agerre Azpi
  • Aizperro
  • Anburu
  • Gorosti
  • 3 Arima
  • Leitzarran
  • Dranbaenea
  • Ibindox
  • RBLD Sagardoak

Egurrezko Sagardo eta Sagar Muztio lehiaketak atzeratuta

Sagardo Egunean Euskal Herriko 5. Egurrezko Sagardo Lehiaketa eta 3. Sagar Muztio Lehiaketari lotutako sariak bana behar zirenb baina antolatzaileek jakinarazi dute ekimen hau atzeratu egin dela. Data berria zehazten dutenean, noiz egingo diren jakitera emango dutela adierazi dute. Aurreko sariketa San Tomas Azokan ospatu zen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.