Usurbilgo Nafartarrak antolatuta, maiatzaren 22an (igandea), Bardozeko Xarnegu ikastolaren aldeko kalejira egingo da Usurbilen, bertako guraso eta txistulariekin. Ekimena 10:00ak inguruan hasiko da, eta herriko erdigunetik ibiliko dira kalejiran.
Seaskaren laguntzarekin, Xarnegu kastola sortzeko proiektua osatu zuten hainbat familiek, Bardozen, hain zuzen ere, Lapurdin. Xarnegu eskualdeko haurrek herritik kanpora joan behar zuten orain arte ikasketak euskaraz egiteko. Baina orain aukera dute herrian bertan euskaraz ikasteko.